[dantzan] Aiziritze 1989, Burgaintzi taldea: bolant-dantza [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Urr 28, 10:58:33, CET 2014


1989. urteko grabaketa honetan Burgaintzi taldeko dantzariak eta
musikariak ageri dira Nafarroa Behereko ipar ekialdean, Amikuzeko
eskualdean kokatzen den Aiziritze herrian emandako kabalkadan. Arbotin
sortutako taldeak, 1987az geroztik jarri zituen kabalkadak martxan
Zuberoako maskaradetatik abiatuta bi urtetik behin egiteko asmoz. Honako
irudietan bolant-dantza ikus daiteke pilotalekurako sarrerako momentuan.
Bi lerrotan ordenaturik  Nafarroa Behereko inauterietako zenbait
pertsonaia ikus ditzakegu: desfilearen buru zapurrak, atzetik zigantiak,
kukulleroak eta makilari gaztetxo bat basa-andereak alde banatara
dituela. Atzetik dantzariak datoz txikienetatik hasi eta nagusienetara,
anderea eta jauna irudikatuz doazenak eta bolantak tartekatuz.

1989. urtean garu egun Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak
Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat dugu honakoa. Aiko taldeak
Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman
zituen 2010ean eta orain sareratzen dihardu poliki-poliki youtuben duen
txokoan[1].

Claude Iruretagoiena (Maritzuli): Aiziritzen (Nafarroa Beherea),
1989-02-12

Aiziritze 1989, Burgaintzi taldea: bolant-dantza
Dantzan.com -
http://www.dantzan.com/bideoak/aiko-urraska-01[2]

------------------------------------------------------------------------

[1] https://www.youtube.com/user/aikotaldea
[2] http://www.dantzan.com/bideoak/aiko-urraska-01
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20141028/e5cdd0e2/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago