[dantzan] Ziomara Hormaetxe: K Otica In Progress [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Urr 30, 09:27:33, CET 2014


Kaos-aren teorian inspiratutako lana da Ziomara Hormaetxeren K-otica in
progress. Abiapuntuan dena erreakzio sistema batean lotuta dagoela
planteatuz, bide-zider ezkutuak, xehetasunak, gauzen sentsibilitatea eta
ezustetik berrira bideratzen duten arauak ditu aztergai. Kontzeptu
horiek giza harremanen, zehazki gizon eta emakume baten harremanaren
esparrura daramatza Ziomara Hormaetxek dantzaren bidez. Bi dantzari,
Ziomara Hormaetxek eta Aiert Beobidek gorpuzten dute dantza
lana. Ziomara Hormaetxe: K Otica In Progress, 2014.

Ziomara Hormaetxe: K Otica In Progress
Dantzan.com - 2014/10/30
http://www.dantzan.com/bideoak/ziomara-hormaetxe-k-otica-in-progress[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/ziomara-hormaetxe-k-otica-in-progress
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20141030/793bbf13/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago