[dantzan] Leitza: San Tiburtzio 2014 Ezpata-dantza eta dantzari-dantza [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Ira 1, 12:04:18, CEST 2014


San Tiburtzio egunez (abuztuak 11), ezpata-dantza egin ohi da Leitzan.
1933an hasi ziren ohitura horrekin Leitzan, Patxi Ripak irakatsi
baitzuen Leitzan garai hartan Durangaldetik Euskal Herri osora zabaldu
baitzen Eusko Gaztedik egokitutako ezpata-dantzaren aldaera. 2014an
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea gonbidatu berezia izan da Leitzan
San Tiburtzio egunean. Herriko dantzariak, Aurrera dantza taldekoak, eta
Galdakaokoak, Andra Marikoak, elkarrekin, bakoitza bere taldean
plazaratu dira, eta dantzari-dantza osorik egin dute bi taldeek,
bakoitzak bere erara. Aurrerakoek Leitzan Patxi Ripak irakatsitako eran
gaurdaino San Tiburtzio egunean dantzatu den moduan eta Andra Marikoek
Alejandro Aldekoa Berrizko dantza-maisuak erakutsitako moduan. Leitzako
txistulariek, Leitzan ohi duten doinu eta eran jo dute, eta beraz,
zenbait doinutan Durangaldean egin ohi denarekin alderatuta
desberdintasunak antzeman daitezke. Honako dantza hauek egin dituzte bi
taldeek batera: agintariena, zortzinangoa tokian (leitzarrek
bakarrik), zortzinangoa , ezpata-joko txikia (Andra Marikoek), banangoa, binangoa, launangoa, makil
handi, ezpata-joko nagusia eta txotxongilloa. Irudiak: Andra Mari
dantzari taldea. Leitza, San Tiburtzio, ezpata-dantza eta
dantzari-dantza Aurrera eta Andra Mari taldeen eskutik, 2014-8-11

Leitza: San Tiburtzio 2014 Ezpata-dantza eta dantzari-dantza
Dantzan.com - 2014/09/01
http://www.dantzan.com/bideoak/leitza-san-tiburtzio-2014-ezpata-dantza-eta-dantzari-dantza[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/leitza-san-tiburtzio-2014-ezpata-dantza-eta-dantzari-dantza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140901/f23ea01c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago