[dantzan] Berriz: San Pedro 2014 Dantzari-dantza eta German Aldekoa [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Ira 5, 12:21:00, CEST 2014


Ekainaren 29a, San Pedro eguna Berriz-en, eta dantzari-dantza plazan.
Dantza sorta osoa ikus daiteke bideo honetan German Aldekoa, Berrizko
txistulari eta dantzari-dantza jaietan plazaratzeko arduradunari
egindako elkarrizketarekin tartekatuta. Bere aita Alejandro Aldekoarekin
hasi eta German semeak txistua jotzen eta dantzan nola ikasi zuen
kontatzen du. Garai bateko festen eta dantzari-dantzaren antolaketa eta
gaur egun dauden aldeak ere aipatzen ditu. Berriz dauden bi taldeen
berri ematen du, Iremiņe eta San Lorentzo, eta azken urteotan dantza
ohituretan izan diren aldaketak aipatzen ditu. Emakumeak
dantzari-dantzan sartzeari buruz ere bere iritzia ematen du Germanek,
eztabaida dagoela orain durangaldean, eta berak halako batean neskak
sartzen badira dantzari-dantzan, ongi ikusiko lukeela hori. San Pedro
egunean egindako dantza sorta osoa ageri da bideoan German Aldekoarekin
hitzekin tartekatuta: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia,
banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil jokoa eta
txotxongiloa. Irudiak: Eire Vila. 2014ko San Pedro eguneko
dantzari-dantza Berriz-en eta German Aldekoari elkarrizketa, Berriz,
2014-06-29.

Berriz: San Pedro 2014 Dantzari-dantza eta German Aldekoa
Dantzan.com - 2014/09/05
http://www.dantzan.com/bideoak/berriz-san-pedro-2014-dantzari-dantza[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/berriz-san-pedro-2014-dantzari-dantza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140905/1c69d279/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago