[dantzan] ADDE: Dantza lanen katalogoa 2014 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Ira 17, 07:23:41, CEST 2014


ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Etxepare Euskal
Institutuaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin sortu du Dantza
Lanen Katalogoa[1]. Honako bideo honetan, katalogoa osatzen duten konpainia
bakoitzaren lan baten zenbait irudi ikus daitezke. 

Hauek dira bertan bildu diren konpainiak eta lanak:

Lasala: Hooked
Carlan Fernandez & Lamica: Barbara humana con cola
Horman poster: pasado perfecto
Helena Golab: Pa.ti.n
Organik: Carneros
Cia. Danza Ziomara Hormaetxe: K-otica in progress
Losmanones: Somos intensos
Amparo Badiola: Palabras invisibles
Kukai: Gelajauziak
Jauregi-Alllue danza: Confession German
Krego Martin danza: Spaceko zarama
Ertza: Nan
Natxo Montero Danza: Carni di prima qualitá
Ruemaniak: Sergei
Anakrusa: Tempus - I
Kresala Euskal Dantza Taldea: Buba eta Bubu
La Glo Danza: Mente libre para volar
Dantzaz konpainia: Kamaleoia
Elirale: Ninika
Nuria Perez - Plataforma Tirante: Tu! Di que quieres
Idoia Zabaleta: Perfora
Eva Guerrero: Despues de todo
Matxalen Bilbao: Self
Olatz de Andres: Privolva

  Dantza lanen katalogo hau hainbat tokitan aurkeztu da 2014. urtean:
IETM Montpellier, Burdeos Crossing, Exchanging, Meeting: Questioning The
Impacts Of Mobility topaketetan eta Tanzmesse-ko azokan. Topaketa
hauetan harremanak sortu eta aukerak zabaltzen aritu dira, euskal dantza
konpainien lanaren nazioartekoratzen plan baten barruan. Datorren
urriaren 25ean, BAD jaialdiaren baitan, Toni Gonzalez-en
aholkularitzarekin burutzen ari den plana honen aurkezpena egingo da. 
ADDE, Dantza lanen katalogoa 2014.

ADDE: Dantza lanen katalogoa 2014
Dantzan.com - 2014/09/17
http://www.dantzan.com/bideoak/adde-dantza-katalogoa-2014[2]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.addedantza.org/catalogo/busqueda_obras_eu.php
[2] http://www.dantzan.com/bideoak/adde-dantza-katalogoa-2014
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140917/8443577f/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago