[dantzan] Aurreskua 27 metroko tranpolinean [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Ira 22, 10:57:21, CEST 2014


Asteburuak utzi digun irudi ikusgarrienetakoa izan da. Bilbon ospatu den
tranpolin jauzi ikusgarrien ekitaldian, Ibaizabal gainean 27 metrora
zegoen tranpolinean agurra dantzatu du Salbatzaile taldeko Alberto
dantzariak. Milaka lagun begira Guggenheim-en itzalean, ibaiaren
ertzetan eta baita uretan, ehunka ontzitan. Joselu Angulo txistulariak
agurraren lehen notak jo dituenean korapiloa egin da ikusle gehienen
sabelean. Tenplez eta kemenez dantzatu du Albertok aurreskua. Besteak
beste Jon Galleterok, Fidel Garciak, Salbatzaile dantza taldeak edo
Setxio Bilbaok sareratu dituzten aurreskuaren bideoen irudi
ikusgarrienekin osatu dugu honakoa. Aurreskua tranpolinean, Bilbo,
2014-09-20.

Aurreskua 27 metroko tranpolinean
Dantzan.com - 2014/09/22
http://www.dantzan.com/bideoak/aurreskua-27-metro-red-bull-cliff-diving-bilbao[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/aurreskua-27-metro-red-bull-cliff-diving-bilbao
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140922/07d823b7/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago