[dantzan] Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
Or, Ira 26, 23:09:32, CEST 2014


Ulertzen dut zure egoneza, eta bat nator zurekin, baina... iruditzen zait
bide antzu bati begira gaudela.

Nik gustura asko egingo nituzke Euskal Dantza Tradizionaleko ikasketa
'serioak', asko baitago ikasteko eta sakontzeko. Eta horren premia orokorra
aldarrikatzen dut, Eibarko manifestuan sinatu genuen bezala.

Baina esango dizut... Aspalditik ez dut ezer espero Arte Eszenikoen Goi
Mailako Zentruaren egitasmo honengandik, eraman duen bidea eraman duelako,
eta apuntatzen duen norabidea apuntatzen duelako. Benetan uste dut guk
(dantza tradizionalak) ez dugula bertan ezer pintatzen.

Eta, behartuta edo, azkenean sartuko balitz ere, zein orientazio espero
dezakegu Arte Eszenikoen eskola batetik? Dantza tradizionala arte eszeniko
bezala, eta helburu / orientazio horrekin? Dantza tradizionala arte
eszenikoa da? Bai, izan daiteke, eta ematen da ere arte eszeniko bezala,
baina hori izan behar du bakarrik? Ez, ezta? Orduan... ni neu ez nau
motibatzen proiektu honek. Ez dut nire burua halako eskola batetan ikusten.

Dantza tradizionalak behar duen formakuntza... edo guk geuk eratzen eta
montatzen dugu, edo ez da inoiz izango benetan dantza tradizionalak behar
duena. Hori da nire iritzia. Ojala, oker banago, eta proiektu honek gure
beharrei erantzuna emango balie bi urteren buruan. Baina ez dut espero.
Benetan. Eta sentitzen dut hala esatea, ezagututa zenbateko lana eta
energia jarri den aukera honetan. Nire gaurko ikuspegitik, bide antzua da.

Utz diezaiegun antzerki eta dantza garaikideko munduetakoei euren proiektua
gauzatzen, eta jar ditzagun gure indar guztiak dantza tradizionalaren
ezagutza / sakontze / ikertze / formakuntza / transmisio beharrei erantzuna
emango dien GURE proiektuan. Bila dezagun gure bidea.

Ea ba, Eibarko manifestua sinatu genuen guztiok... Benetan sinesten dugu
sinatu genuena? Jar gaitezen bada serio demonio, baina denok.

"Aldarrikatzea?" Puffff... Ez dut espero goitik ezer etorriko zaigunik, ez
badugu guk egina eta aho batez aurkezten.

Baina klaro. Erosoago da beste batzuk egitea (goitik), eta eginda
ematea("Es ke Jaurlaritzak inposatu du"...), guk geuk eraiki baino, batez
ere gu geu ez bagara gauza elkarrekin ados jarri eta egitasmo bateratua
bultzatzeko. Bitartean, "beti penetan..."

Patxi M.

2014-09-26 13:44 GMT+02:00 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>:

>
> Albistea ona iruditzen zait, eta antzematen ez bazait ere pozik nago.
> Bazen garaia ere esan nezake, eta ez dut esango, oraindik eskola ez
> dagoelako martxan, eta iragarpenekin badugulako eskarmentua. Baina badira
> bi kontu batere gustatzen ez zazkidanak proiektu honetatik: bata, zentroa
> Bilbon jartzea erabaki dela beste aukerarik aztertu gabe. Bestea, ez dela
> dantza tradizionalik izango bertan lehen txanpan behintzat. Horra nire
> iritzia:
>
> Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
>
> http://www.dantzan.com/kidea/oier/bilbon-eta-euskal-dantza-tradizionalik-gabe
>
> 2014-09-26 12:18 GMT+02:00 Dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>:
>
>>  Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak iragarri
>> du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak eta
>> antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela bertan. Bilbon,
>> Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren
>> eraikinetan...
>>
>> Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko
>> Jaurlaritzak
>> Dantzan.com - 2014/09/26
>>
>> http://www.dantzan.com/albisteak/arte-eszenikoen-goi-mailako-eskola-2015ean-irekiko-dela-iragarri-du-eusko-jaurlaritzak
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.com

<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140926/cd4b9e27/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago