[dantzan] Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Iga, Ira 28, 10:54:46, CEST 2014


Kaixo Patxi,

Tira, nik bi kontu oso desbedin ikusten ditut hemen. Lehenengoa da ea
eskola horretan euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketa batzuk egon
beharko liratekeen ala ez. Bestea da, ea Euskal Herrian goi mailako edozein
dantza (garaikide, klasiko, nahi den abizena jarrita) ikasketak egiten
dituzten ikasleek euskal dantza tradizionalari buruzko gutxieneko ezagutza
batzuk jaso beharko lituzketen ala ez. Nire artikuluan bigarren kontu
honetaz dihardut, euskal dantza tradizionaleko ikasketarik bertan ezartzea
ez baita une batean ere kontemplatu, eta beraz, hor ez baitago dezepziorik,
aurreikusitakoaren konfirmazioa baizik.

Beraz, nire kritika nagusia da —eskola berrirako egin den ikasketa
planen zirriborroa irakurri ondoren—, eskola horretan goi mailako dantza
ikasketak egingo dituzten ikasleek, lau urte eta gradu mailako titulazio
bat jaso arren, ez dutela euskal dantza tradizionalaren inguruan ia-ezer
ikasiko. Plataforman aipatu dudanez, hemen ezagutu ditugu Utah-ko
Unibertsitateko dantza ikasleak euskal dantza tradizionala ikastera
etorrita, beraien irakasleak formazioan horrek garrantzi handia zuela
sinesten baitzuen. Ikasketa plan honekin gerta daitekeena da dantza
titulazioa eskuratzen duen ikasleek euskal dantza tradizionalari buruz ezta
arrastorik ere ez izatea. Adibidez, Royal Balleteko dantzari honek ba ote
daki saio didaktiko honetan
<http://www.dantzan.com/bideoak/vestris-grabilleta-entrechat> egiten dituen
"Rond de Jambe en l'air" eta "entrechat six" irekia, euskal dantza
tradizionaletan bizi-bizi daudela, ez soilik Vestris-en
oroitzapenetan?Royall Balleteko zuzendari artistiko izan zen Ninette de
Valois-ek bazeken hori. Bilboko eskola honetako ikasleek jakingo dute? Ez,
ez dirudi. Horixe da nik salatzen dudana nire artikuluan. Eta noski, horrek
ez du batere zerikusirik euskal dantza tradizionaleko kideon premiekin.
Baina hala ere larria eta salagarria iruditzen zait.

Lehenengo kuestioari buruz, alegia, euskal dantza tradizionalaren alorrean
behar dugun eskola goitik etorriko zaigun zain egon beharrean geuk eraiki
behar dugun, beno, bai, ados nago, akaso hobe litzatekeela azpitik sortu
eta eraikiko bagenu. Ez nago ziur horretaz, baina tira, teorian azpitik
eraikitzea egokiagoa izaten da goitik hastea baino. Baina hori horrela
izanda ere, nik ez dut uste administrazioa horren erantzunkizunaz libratu
behar dugunik eta gu (ados jartzeko gai ez garalako, horren premiaren
kontzientzia ez delako zenbaitek nahiko genukeen bezain konpartitua edo
ados jarrita ere ahuldade handia dugula indar egiteko) ez bagara gai
horretarako (eta orain arte ez gara gai izan) beharrezkoa ikusten dut
erakundeek ekimena bere gain hartzea. Hain zuzen ere horretarako daude
(besteak beste) erakundeak, jendartean antolatzeko gai ez garan gauzetan
ardura hartzeko: babes soziala, garraio-bideak, azpiegiturak, hezkuntza...
Bai, hezkuntza, eta hau hezkuntza da.

Egunotan han eta hemen ikusi dut (baita LKSren txostenean ere) Arte
Eszenikoen Goi Mailako Eskola ekipamendu kulturala edo kultur gastu bezala
aurkezten. Eta ez nago batere ados horrekin. Hau ez da kultura. Hau
Hezkuntza da. Eta Hezkuntzan askoz onartuago daukagu erakunde publikoen
ardura eta ekimenerako zilegitasuna. Euskal Filologiako unibertsitate
ikasketak ez ziren martxan jarri euskara irakasleekin elkar hartu eta
proiektu bat adostu zutelako. Gotzon Garatek Deustun martxan jarri zituen
oso modu xelebrean, ezer antolatu aurretik prentsan oharra argitaratuz,
"datorren ikasturtean euskal filologiako ikasketak eskainiko ditu Deustuko
unibertsitatean". Ikasleak izen-emateko deitu zuten eta dekanoak ez zuen
beste erremediorik izan ikasketak martxan jartzeko. Ondoren EHUn filologiak
eskaintzen  hasiz gero euskal filologia eskaini beharra zeukala argi ikusi
zen, eta hor ere goitik ekin zitzaion. Euskaltegiak eta ikastolak azpitik
sortu ziren (dantza talde eta dantza eskolak bezala), baina filologia
ikasketak goitik. Horrelako mila adibide daude. Oraintsu Energia
Berriztagarrietan ikasketa berriak jarri dira Eibarko Unibertsitate
Esparruan. Unibertsitate agintariek aurreikusi dute egon daitezkeela
ikasleak hori ikasteko prest eta ikasketak martxan jarri zituzten. Dantza
tradizionaleko sektorea batu eta ikasketak batzuk martxan jartzea albiste
ona litzateke, baina hori ez dela gertatzen ikusita erakunde publiko zein
unibertsitate batek martxan jartzea ere albiste ona litzateke nire ustez.

oier.





2014-09-26 23:09 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:

> Ulertzen dut zure egoneza, eta bat nator zurekin, baina... iruditzen zait
> bide antzu bati begira gaudela.
>
> Nik gustura asko egingo nituzke Euskal Dantza Tradizionaleko ikasketa
> 'serioak', asko baitago ikasteko eta sakontzeko. Eta horren premia orokorra
> aldarrikatzen dut, Eibarko manifestuan sinatu genuen bezala.
>
> Baina esango dizut... Aspalditik ez dut ezer espero Arte Eszenikoen Goi
> Mailako Zentruaren egitasmo honengandik, eraman duen bidea eraman duelako,
> eta apuntatzen duen norabidea apuntatzen duelako. Benetan uste dut guk
> (dantza tradizionalak) ez dugula bertan ezer pintatzen.
>
> Eta, behartuta edo, azkenean sartuko balitz ere, zein orientazio espero
> dezakegu Arte Eszenikoen eskola batetik? Dantza tradizionala arte eszeniko
> bezala, eta helburu / orientazio horrekin? Dantza tradizionala arte
> eszenikoa da? Bai, izan daiteke, eta ematen da ere arte eszeniko bezala,
> baina hori izan behar du bakarrik? Ez, ezta? Orduan... ni neu ez nau
> motibatzen proiektu honek. Ez dut nire burua halako eskola batetan ikusten.
>
> Dantza tradizionalak behar duen formakuntza... edo guk geuk eratzen eta
> montatzen dugu, edo ez da inoiz izango benetan dantza tradizionalak behar
> duena. Hori da nire iritzia. Ojala, oker banago, eta proiektu honek gure
> beharrei erantzuna emango balie bi urteren buruan. Baina ez dut espero.
> Benetan. Eta sentitzen dut hala esatea, ezagututa zenbateko lana eta
> energia jarri den aukera honetan. Nire gaurko ikuspegitik, bide antzua da.
>
> Utz diezaiegun antzerki eta dantza garaikideko munduetakoei euren
> proiektua gauzatzen, eta jar ditzagun gure indar guztiak dantza
> tradizionalaren ezagutza / sakontze / ikertze / formakuntza / transmisio
> beharrei erantzuna emango dien GURE proiektuan. Bila dezagun gure bidea.
>
> Ea ba, Eibarko manifestua sinatu genuen guztiok... Benetan sinesten dugu
> sinatu genuena? Jar gaitezen bada serio demonio, baina denok.
>
> "Aldarrikatzea?" Puffff... Ez dut espero goitik ezer etorriko zaigunik, ez
> badugu guk egina eta aho batez aurkezten.
>
> Baina klaro. Erosoago da beste batzuk egitea (goitik), eta eginda
> ematea("Es ke Jaurlaritzak inposatu du"...), guk geuk eraiki baino, batez
> ere gu geu ez bagara gauza elkarrekin ados jarri eta egitasmo bateratua
> bultzatzeko. Bitartean, "beti penetan..."
>
> Patxi M.
>
> 2014-09-26 13:44 GMT+02:00 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>:
>
>>
>> Albistea ona iruditzen zait, eta antzematen ez bazait ere pozik nago.
>> Bazen garaia ere esan nezake, eta ez dut esango, oraindik eskola ez
>> dagoelako martxan, eta iragarpenekin badugulako eskarmentua. Baina badira
>> bi kontu batere gustatzen ez zazkidanak proiektu honetatik: bata, zentroa
>> Bilbon jartzea erabaki dela beste aukerarik aztertu gabe. Bestea, ez dela
>> dantza tradizionalik izango bertan lehen txanpan behintzat. Horra nire
>> iritzia:
>>
>> Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
>>
>> http://www.dantzan.com/kidea/oier/bilbon-eta-euskal-dantza-tradizionalik-gabe
>>
>> 2014-09-26 12:18 GMT+02:00 Dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>:
>>
>>>  Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak iragarri
>>> du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak eta
>>> antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela bertan. Bilbon,
>>> Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren
>>> eraikinetan...
>>>
>>> Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du
>>> Eusko Jaurlaritzak
>>> Dantzan.com - 2014/09/26
>>>
>>> http://www.dantzan.com/albisteak/arte-eszenikoen-goi-mailako-eskola-2015ean-irekiko-dela-iragarri-du-eusko-jaurlaritzak
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> *HERRIXA DANTZAN*
> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
> Tel. 943 78 90 70
> www.herrixadantzan.com
>
> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140928/95d524ca/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago