[dantzan] Garai: Santiago 1985 Dantzari-dantza eta soka-dantza [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Ira 29, 11:18:38, CEST 2014


Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak sareratu du honako grabazio
historiko hau orain ere. Garain, 1985eko uztailaren 25ean, Santiago
egunean egindako filmaketa da. Goizeko meza ondoren prozesioan abiatzen
dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio
martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera
dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute
dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte
bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren
kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata
joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila
jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte
dantzariek.

Grabazioa egin zen urtean, 1985ean, dantzatu zuten dantzarien eta
txistularien izenak ere jaso dituzte Andra Mariko kideek. Bandereroaren
lerroan, aurretik atzera hauek aritu ziren: Jose Mari Mandiola, Angel
Mari Milikua (Txepe), Pedro Mari Larrinaga eta Juanjo Berasaluze.
Beste lerroan aurretik atzera: Miguel Milikua, Jabier Aresti, Iñaki
Zabala eta Juan Carlos Oarbeaskoa (Paulo), Txistulariak berriz: Karlos
Oregi (Santos Oregin semea) eta German Aldekoa. Atabaleroa: Jon
Aldekoa. 

Garai, Santiago, dantzari-dantza eta soka-dantza, Andra Mari dantzari
taldearen grabazioa, 1985-07-25.

Garai: Santiago 1985 Dantzari-dantza eta soka-dantza
Dantzan.com - 2014/09/29
http://www.dantzan.com/bideoak/garai-santiago-1985-dantzari-dantza-eta-soka-dantza[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/garai-santiago-1985-dantzari-dantza-eta-soka-dantza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140929/80db5bd0/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago