[dantzan] Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Ira 29, 13:21:48, CEST 2014


Patxi, zure azken galdera horretan dago gako nagusietako bat:

> Erakarriko al lukete ikasle nahikoa?

Arte Eszenikoen eskolarekin ere kezka hori zeukaten, eta ziur aski, lehen
txanpan eraikin berririk ez planteatzeko arrazoietako bat (testuinguru
ekonomikoaren ondoren, noski) hori izan daiteke. Beldur dira, lehen 4-5
urteetan eskaera egotea, urteetago gabeziak pilatutako demanda dagoelako,
baina gero, hortik aurrera, 18 urteko belaunaldi bakoitzarekin osatu
beharko lirateke gela bakoitzeko 24 eserlekuak, eta horrekin sortzen dira
kezkak.

Euskal dantza tradizionalari dagokionez, Dantzan Ikasitik, Hezkuntza
sailarekin aztertutako ereduak oso bestelakoak izan dira. Eskola bat baino
titulazio bat izan genuen mintzagai. Titulazio hori osatzeko kreditu
ibilbide bat egin beharko litzateke, baina kreditu horien eskaintza,
ikasgaietan antolatuta, edozein erakunde, eskola eta elkartere esku legoke.

Alegia, ikasketak osatzeko demagun ikasgai zerrenda luze bat dagoela, eta
ikasgai bakoitzaren ezaugarriak definituta daudenez, horiek irakasteko
prest agertzen diren talde, erakunde, eskola eta elkarteek ikasgai bat,
hiru edo zazpi eskaini ditzatekela. Zentro ofizial batek ikasgai horien
zuzentasunaren bermea emango luke, baina ikasketa prozesua irekia,
zatikatua izan liteke, denboran, espazioan eta ordutegian, eskaintzaren eta
demandaren arabera.

oier.



2014-09-29 0:17 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:

> OK, Oier. Ba juxtu beste bidetik ulertu nuen zure artikulua. Neurri
> batetan hanka sartu dut beraz, oker ulertu nuelako zertaz ari zinen.
>
> Halere pozik, zure ondorengo erantzun mamitsua ekarri duelako, argumentu
> oso interesgarriekin. Eta iruditzen zait arrazoi duzula.
>
> Eta bai, nik ere uste dut herri bat gobernatzeko eta herri baten geroa
> eraikitzeko ardura duten erakundeek, ardura hartu beharko luketela delako
> herri horren kultura eta tradizio ondarea zaintzen, ikertzen (ahalik eta
> gehien ezagutzeko), garbitzen, balioa ematen, indartzen, proiektatzen...
>
> Aurreko erantzunean defendatu dut behetik gorako bidea, bestela goitik ez
> zaigula ezer etorriko... baina Arte Eszenikoen Eskola proiektu honen
> inguruan nengoen zentratuta.
>
> Bestela, gobernatzen duten erakundeek (edo kultura / hezkuntza /
> ezagutzako erakundeek) ardura izan beharko luketela, eta zaintza
> horretarako dagokiona martxan jarri beharko luketela, jakina. Euskal
> Filologiarekin, eta beste hainbat alorrekin egin duten bezala. Eta adierazi
> izan zaie zein egoera arriskutsuan dagoen dantza tradizionalaren ezagutza
> eta transmisioa Euskal Herrian.
>
> Zure zerrendara beste adibide bat: Mondragon Unibertsitateak Euskal
> Kulturaren Transmisioa graduondokoa (edo dena delakoa) sortu zuen, seguru
> asko kezka edo behar batekin jabetuta. Baditugu Euskal Herrian Hezkuntza
> erakundeak euskal dantza tradizionalaren ikerketa, ezagutza, formakuntza
> eta transmisioari hel diezaioketenak euren egituraren barnean.
>
> Erakarriko al lukete ikasle nahikoa?
>
> Patxi M.
>
>
>
> 2014-09-28 10:54 GMT+02:00 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>:
>
>>
>> Kaixo Patxi,
>>
>> Tira, nik bi kontu oso desbedin ikusten ditut hemen. Lehenengoa da ea
>> eskola horretan euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketa batzuk egon
>> beharko liratekeen ala ez. Bestea da, ea Euskal Herrian goi mailako edozein
>> dantza (garaikide, klasiko, nahi den abizena jarrita) ikasketak egiten
>> dituzten ikasleek euskal dantza tradizionalari buruzko gutxieneko ezagutza
>> batzuk jaso beharko lituzketen ala ez. Nire artikuluan bigarren kontu
>> honetaz dihardut, euskal dantza tradizionaleko ikasketarik bertan ezartzea
>> ez baita une batean ere kontemplatu, eta beraz, hor ez baitago dezepziorik,
>> aurreikusitakoaren konfirmazioa baizik.
>>
>> Beraz, nire kritika nagusia da —eskola berrirako egin den ikasketa
>> planen zirriborroa irakurri ondoren—, eskola horretan goi mailako dantza
>> ikasketak egingo dituzten ikasleek, lau urte eta gradu mailako titulazio
>> bat jaso arren, ez dutela euskal dantza tradizionalaren inguruan ia-ezer
>> ikasiko. Plataforman aipatu dudanez, hemen ezagutu ditugu Utah-ko
>> Unibertsitateko dantza ikasleak euskal dantza tradizionala ikastera
>> etorrita, beraien irakasleak formazioan horrek garrantzi handia zuela
>> sinesten baitzuen. Ikasketa plan honekin gerta daitekeena da dantza
>> titulazioa eskuratzen duen ikasleek euskal dantza tradizionalari buruz ezta
>> arrastorik ere ez izatea. Adibidez, Royal Balleteko dantzari honek ba
>> ote daki saio didaktiko honetan
>> <http://www.dantzan.com/bideoak/vestris-grabilleta-entrechat> egiten
>> dituen "Rond de Jambe en l'air" eta "entrechat six" irekia, euskal dantza
>> tradizionaletan bizi-bizi daudela, ez soilik Vestris-en
>> oroitzapenetan?Royall Balleteko zuzendari artistiko izan zen Ninette de
>> Valois-ek bazeken hori. Bilboko eskola honetako ikasleek jakingo dute? Ez,
>> ez dirudi. Horixe da nik salatzen dudana nire artikuluan. Eta noski, horrek
>> ez du batere zerikusirik euskal dantza tradizionaleko kideon premiekin.
>> Baina hala ere larria eta salagarria iruditzen zait.
>>
>> Lehenengo kuestioari buruz, alegia, euskal dantza tradizionalaren
>> alorrean behar dugun eskola goitik etorriko zaigun zain egon beharrean geuk
>> eraiki behar dugun, beno, bai, ados nago, akaso hobe litzatekeela azpitik
>> sortu eta eraikiko bagenu. Ez nago ziur horretaz, baina tira, teorian
>> azpitik eraikitzea egokiagoa izaten da goitik hastea baino. Baina hori
>> horrela izanda ere, nik ez dut uste administrazioa horren erantzunkizunaz
>> libratu behar dugunik eta gu (ados jartzeko gai ez garalako, horren
>> premiaren kontzientzia ez delako zenbaitek nahiko genukeen bezain
>> konpartitua edo ados jarrita ere ahuldade handia dugula indar egiteko) ez
>> bagara gai horretarako (eta orain arte ez gara gai izan) beharrezkoa
>> ikusten dut erakundeek ekimena bere gain hartzea. Hain zuzen ere
>> horretarako daude (besteak beste) erakundeak, jendartean antolatzeko gai ez
>> garan gauzetan ardura hartzeko: babes soziala, garraio-bideak,
>> azpiegiturak, hezkuntza... Bai, hezkuntza, eta hau hezkuntza da.
>>
>> Egunotan han eta hemen ikusi dut (baita LKSren txostenean ere) Arte
>> Eszenikoen Goi Mailako Eskola ekipamendu kulturala edo kultur gastu bezala
>> aurkezten. Eta ez nago batere ados horrekin. Hau ez da kultura. Hau
>> Hezkuntza da. Eta Hezkuntzan askoz onartuago daukagu erakunde publikoen
>> ardura eta ekimenerako zilegitasuna. Euskal Filologiako unibertsitate
>> ikasketak ez ziren martxan jarri euskara irakasleekin elkar hartu eta
>> proiektu bat adostu zutelako. Gotzon Garatek Deustun martxan jarri zituen
>> oso modu xelebrean, ezer antolatu aurretik prentsan oharra argitaratuz,
>> "datorren ikasturtean euskal filologiako ikasketak eskainiko ditu Deustuko
>> unibertsitatean". Ikasleak izen-emateko deitu zuten eta dekanoak ez zuen
>> beste erremediorik izan ikasketak martxan jartzeko. Ondoren EHUn filologiak
>> eskaintzen  hasiz gero euskal filologia eskaini beharra zeukala argi ikusi
>> zen, eta hor ere goitik ekin zitzaion. Euskaltegiak eta ikastolak azpitik
>> sortu ziren (dantza talde eta dantza eskolak bezala), baina filologia
>> ikasketak goitik. Horrelako mila adibide daude. Oraintsu Energia
>> Berriztagarrietan ikasketa berriak jarri dira Eibarko Unibertsitate
>> Esparruan. Unibertsitate agintariek aurreikusi dute egon daitezkeela
>> ikasleak hori ikasteko prest eta ikasketak martxan jarri zituzten. Dantza
>> tradizionaleko sektorea batu eta ikasketak batzuk martxan jartzea albiste
>> ona litzateke, baina hori ez dela gertatzen ikusita erakunde publiko zein
>> unibertsitate batek martxan jartzea ere albiste ona litzateke nire ustez.
>>
>> oier.
>>
>>
>>
>>
>>
>> 2014-09-26 23:09 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:
>>
>>> Ulertzen dut zure egoneza, eta bat nator zurekin, baina... iruditzen
>>> zait bide antzu bati begira gaudela.
>>>
>>> Nik gustura asko egingo nituzke Euskal Dantza Tradizionaleko ikasketa
>>> 'serioak', asko baitago ikasteko eta sakontzeko. Eta horren premia orokorra
>>> aldarrikatzen dut, Eibarko manifestuan sinatu genuen bezala.
>>>
>>> Baina esango dizut... Aspalditik ez dut ezer espero Arte Eszenikoen Goi
>>> Mailako Zentruaren egitasmo honengandik, eraman duen bidea eraman duelako,
>>> eta apuntatzen duen norabidea apuntatzen duelako. Benetan uste dut guk
>>> (dantza tradizionalak) ez dugula bertan ezer pintatzen.
>>>
>>> Eta, behartuta edo, azkenean sartuko balitz ere, zein orientazio espero
>>> dezakegu Arte Eszenikoen eskola batetik? Dantza tradizionala arte eszeniko
>>> bezala, eta helburu / orientazio horrekin? Dantza tradizionala arte
>>> eszenikoa da? Bai, izan daiteke, eta ematen da ere arte eszeniko bezala,
>>> baina hori izan behar du bakarrik? Ez, ezta? Orduan... ni neu ez nau
>>> motibatzen proiektu honek. Ez dut nire burua halako eskola batetan ikusten.
>>>
>>> Dantza tradizionalak behar duen formakuntza... edo guk geuk eratzen eta
>>> montatzen dugu, edo ez da inoiz izango benetan dantza tradizionalak behar
>>> duena. Hori da nire iritzia. Ojala, oker banago, eta proiektu honek gure
>>> beharrei erantzuna emango balie bi urteren buruan. Baina ez dut espero.
>>> Benetan. Eta sentitzen dut hala esatea, ezagututa zenbateko lana eta
>>> energia jarri den aukera honetan. Nire gaurko ikuspegitik, bide antzua da.
>>>
>>> Utz diezaiegun antzerki eta dantza garaikideko munduetakoei euren
>>> proiektua gauzatzen, eta jar ditzagun gure indar guztiak dantza
>>> tradizionalaren ezagutza / sakontze / ikertze / formakuntza / transmisio
>>> beharrei erantzuna emango dien GURE proiektuan. Bila dezagun gure bidea.
>>>
>>> Ea ba, Eibarko manifestua sinatu genuen guztiok... Benetan sinesten dugu
>>> sinatu genuena? Jar gaitezen bada serio demonio, baina denok.
>>>
>>> "Aldarrikatzea?" Puffff... Ez dut espero goitik ezer etorriko zaigunik,
>>> ez badugu guk egina eta aho batez aurkezten.
>>>
>>> Baina klaro. Erosoago da beste batzuk egitea (goitik), eta eginda
>>> ematea("Es ke Jaurlaritzak inposatu du"...), guk geuk eraiki baino, batez
>>> ere gu geu ez bagara gauza elkarrekin ados jarri eta egitasmo bateratua
>>> bultzatzeko. Bitartean, "beti penetan..."
>>>
>>> Patxi M.
>>>
>>> 2014-09-26 13:44 GMT+02:00 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>:
>>>
>>>>
>>>> Albistea ona iruditzen zait, eta antzematen ez bazait ere pozik nago.
>>>> Bazen garaia ere esan nezake, eta ez dut esango, oraindik eskola ez
>>>> dagoelako martxan, eta iragarpenekin badugulako eskarmentua. Baina badira
>>>> bi kontu batere gustatzen ez zazkidanak proiektu honetatik: bata, zentroa
>>>> Bilbon jartzea erabaki dela beste aukerarik aztertu gabe. Bestea, ez dela
>>>> dantza tradizionalik izango bertan lehen txanpan behintzat. Horra nire
>>>> iritzia:
>>>>
>>>> Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
>>>>
>>>> http://www.dantzan.com/kidea/oier/bilbon-eta-euskal-dantza-tradizionalik-gabe
>>>>
>>>> 2014-09-26 12:18 GMT+02:00 Dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>:
>>>>
>>>>>  Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak
>>>>> iragarri du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako
>>>>> Eskolak eta antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela
>>>>> bertan. Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda
>>>>> institutuaren eraikinetan...
>>>>>
>>>>> Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du
>>>>> Eusko Jaurlaritzak
>>>>> Dantzan.com - 2014/09/26
>>>>>
>>>>> http://www.dantzan.com/albisteak/arte-eszenikoen-goi-mailako-eskola-2015ean-irekiko-dela-iragarri-du-eusko-jaurlaritzak
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>>
>>>> ____________________________________________
>>>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> *HERRIXA DANTZAN*
>>> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
>>> Tel. 943 78 90 70
>>> www.herrixadantzan.com
>>>
>>>
>>> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> *HERRIXA DANTZAN*
> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
> Tel. 943 78 90 70
> www.herrixadantzan.com
>
> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140929/cc953b85/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago