[dantzan] Natxo Montero: Lugorria [Bideoa]

Dantzan dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Api 1, 11:08:03, CEST 2015


Natxo Monteroren Lugorri / Barbecho lana sorkuntza-prozesuari buruzko
gogoeta bat da. Horretarako hartu beharreko denboran oinarrituta,
lugorrian jarri dira Natxo Montero eta Laia Cabrera, lana sortzerako
orduan hartu behar diren erabaki guztiei denboraz erreparatu eta ideiak
lantzeko. Inprobisazio eta arte garaikidearen inguruko autokritikari
lekua utzita egin dute lan bi dantzariek eta irudiotan lugorriaren
emaitza ikus daiteke, Natxo Monteroren azalpenek lagunduta. Zuzendaritza
artistikoa: Natxo Montero. Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas.
Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero. Irudiak: Eire
Vila. Natxo Montero, Barbecho. Donostia, dFeria, 2015-03-12.

Natxo Montero: Lugorria
Dantzan - 2015/04/01
http://dantzan.eus/bideoak/natxo-montero-barbecho[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://dantzan.eus/bideoak/natxo-montero-barbecho
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150401/284d3c91/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago