[dantzan] Alan Lomax-ek 1952an grabatutako euskal dantzen doinu eta irudiak sarean

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Api 1, 12:33:44, CEST 2015


Bai, grabazio interesgarriak dira Alan Lomax-enak. Dena den, badira gauza
bitxiak edo nahasteak fondo horretan. Adibidez, xiru-larru jotzaile hau:
http://research.culturalequ[…]oto-details.do?photoId=2758
<http://research.culturalequity.org/get-photo-details.do?photoId=2758>
Zeanurin egindako argazkia dela jartzen du bertan, eta atentzioa eman digu
eta Juan Mari Beltrani galdetu diogu (bera aritu zen Aintzane Camararekin
batera Alan Lomax-en bi CDen argitalpena prestatzen) eta esan digunez oker
jarrita dago hori hor. Gaitari hori Zamora aldekoa omen zen. Era horrelako
hainbat akats daudela Alan Lomax-en fondo horretan ohartarazi digu
Beltranek, eta tentuz begiratu behar direla fondo horiek. Bitxikeriak ere
harrigarriak daudela. Adibidez, iparraldeko kantuak Gipuzkoan grabatuta,
edo 50eko hamarkadan Euskal Herrian hain ohikoa zen esku-soinuaren grabazio
bakar bat ere ez egin izana.

oier.

2015-04-01 12:15 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:

> Oso interesgarria.
>
> CD-ak ezagutzen nituen, baina orain bilduma osoa klik batean eskura
> izatea... altxorra!!!
>
> Kurioseatzen jardun dut EH-koetan. Ondo eta erraz dabil. Klik eta entzun
> (beharko lukeen bezala, baina ez da beti horrela izaten...).
>
> Patxi
>
> 2015-04-01 11:07 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:
>
>>  Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarraren artxiboa sarean jarri du
>> bere ondarea kudeatzen duen fundazioak. Lomax-ek berak sortutako Cultural
>> equility elkartearen web guneak dagoeneko ikertzaileak mundu zabalean
>> grabatutako 17400 audio sareratu ditu eta horien artean badira zenbait
>> Euskal Herrian ...
>>
>> Alan Lomax-ek 1952an grabatutako euskal dantzen doinu eta irudiak sarean
>> Dantzan - 2015/04/01
>> http://dantzan.eus/albisteak/alain-lomax-soinu-eta-irudi-artxiboa-sarean
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> *HERRIXA DANTZAN*
> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
> Tel. 943 78 90 70
> www.herrixadantzan.eus
>
> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150401/dfccd1ba/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago