[dantzan] Zuberoako aitzindari beltzak

aritz ibaņez aritz a bildua dantzan.com
Or, Api 10, 10:22:24, CEST 2015


Egun on, zerrendakideok!

Aurreko igandean Idauze-Mendiko gazteek Barkoxen eman zituzten maskaradak
eta goizeko barrikadetan Barkoxtarrek aitzindari beltzak ere atera
zituzten, 2009. urtean haiek maskaradak eman zituztenean bezala.

Norbaitek badu aitzindari beltzei buruzko erreferentziarik? Hau da,
zergatik? (Esaten baita maskarada gorria eta beltza oposatuak direla,
batzuek fin besteak zikin... Urbeltzek kontrakoa dioen arren: batzuk gaitz,
besteak gaitzago) Noizko erreferentziak daude? Eta abar!

Mila esker eta asteburu on!

-- 
aritz

<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150410/7635602a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago