[dantzan] Zuberoako aitzindari beltzak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Api 10, 12:43:10, CEST 2015


Su Azia elkarteak argitaratutako Maskaradak liburuskan, Marcel Bedaxagarrek
honakoa idatzi zuen:

"*Aski jente bazelarik, beste personaje hanitx bazen: Zapürrak (Sohütan),
Bizar egilea, Hartza (Müskildin 1987ean), Axuria eta Aitzindari beltzak ere
(Urdiñarbek talde oso bat presentaten dü 1993.ko maskaradetan)*"

Horik aurrera ez dut gogoan beste erreferentziarik horri buruz.

oier.

2015-04-10 10:22 GMT+02:00 aritz ibañez <aritz a bildua dantzan.com>:

> Egun on, zerrendakideok!
>
> Aurreko igandean Idauze-Mendiko gazteek Barkoxen eman zituzten maskaradak
> eta goizeko barrikadetan Barkoxtarrek aitzindari beltzak ere atera
> zituzten, 2009. urtean haiek maskaradak eman zituztenean bezala.
>
> Norbaitek badu aitzindari beltzei buruzko erreferentziarik? Hau da,
> zergatik? (Esaten baita maskarada gorria eta beltza oposatuak direla,
> batzuek fin besteak zikin... Urbeltzek kontrakoa dioen arren: batzuk gaitz,
> besteak gaitzago) Noizko erreferentziak daude? Eta abar!
>
> Mila esker eta asteburu on!
>
> --
> aritz
>
> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150410/37ab9bfe/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago