[dantzan] Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
As, Api 14, 12:46:55, CEST 2015


Ni ere kokoteraino. Baina agintariei edo 'gizarteari' begira baino, hobe
gure baitan arakatzea. Zenbat dantzari edo dantza taldek eskaintzen dute
agurra ezkontza eta ospakizunetan, finantziaketa iturri bezala? Hori ere
prostituzio merkea da. Seguru asko ezagutza faltagatik edo injenuoki kasu
askotan. (Bide batez: Ze ohore merkea, erositako 'aurreskua')

Berdin, dantza talde batek onartzen duenean udalaren edo dagokion erakunde
ezjakinaren exijentzia, bixita eta inaugurazioetan eskatu ahala agurra
dantzatu beharra, dagokion dirulaguntza jasotzeko tratuaren baitan.

Dantzariek eta dantza alorreko agenteek planto egiten ez dugun bitartean,
jarraituko du 'aurresku' lorontziak.

Zer egin dezakegun?

Hezi (ezagutu) eta zentzuz jokatu.

Agurra, bere testuinguruan!!

Lehenbizi, dantzari / dantza agenteok arduraz jokatu, eta hezitzaile izan:
gure jarreraz, eta eskatzen duenari azaltzen hori ezetz, eta zergatik.

Ohore egiteko dantza erabili nahi bada (ohitura ederra, portzierto),
proposatu soka-dantza (laburra edo...), ohore egin nahi dutenek sokan parte
hartuta, ohore egin nahi zaienak sokara gonbidatuta, eta hainbat hobe ohore
egin nahi duenak berak agurra dantzatzeko esfortzua hartuta (edo ezkongai
batek besteari, edo...)

Tira, ez dakit honek balio izango lukeen eskailera mekaniko baten
inauguraziorako...


Halere, nik arazoa testuinguru zabalago batetan kokatzen dut, oso oso
zabalduta jarraitzen duen eredu batetan: Euskal dantza = alardeak +
txapelketak + 'aurreskua'????? Bueno, hori ere badaukagu, eta GU gara, ez
dira agintariak bakarrik (agintariak, gehienetan ez dira jakitun).

2015-04-14 11:39 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:

>  Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe etxera
> bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu nagusiak? Eta
> Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako bidegorri baten
> inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua galtzeraino
> esplotatzen...
>
> Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
> Dantzan - 2015/04/14
> http://dantzan.eus/albisteak/aurreskua-burbuila
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.eus

<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150414/56e30c00/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago