[dantzan] Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

Torre - Arriola torrearriola a bildua gmail.com
As, Api 14, 12:57:55, CEST 2015


Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio
badu...... ba ondo ikusten dot.

Hori bai, ez bakarrik aurresku edo agurra. Gutxienez ez azpertzeko, aukera
asko dagoz eta.

2015-04-14 12:46 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:

> Ni ere kokoteraino. Baina agintariei edo 'gizarteari' begira baino, hobe
> gure baitan arakatzea. Zenbat dantzari edo dantza taldek eskaintzen dute
> agurra ezkontza eta ospakizunetan, finantziaketa iturri bezala? Hori ere
> prostituzio merkea da. Seguru asko ezagutza faltagatik edo injenuoki kasu
> askotan. (Bide batez: Ze ohore merkea, erositako 'aurreskua')
>
> Berdin, dantza talde batek onartzen duenean udalaren edo dagokion erakunde
> ezjakinaren exijentzia, bixita eta inaugurazioetan eskatu ahala agurra
> dantzatu beharra, dagokion dirulaguntza jasotzeko tratuaren baitan.
>
> Dantzariek eta dantza alorreko agenteek planto egiten ez dugun bitartean,
> jarraituko du 'aurresku' lorontziak.
>
> Zer egin dezakegun?
>
> Hezi (ezagutu) eta zentzuz jokatu.
>
> Agurra, bere testuinguruan!!
>
> Lehenbizi, dantzari / dantza agenteok arduraz jokatu, eta hezitzaile izan:
> gure jarreraz, eta eskatzen duenari azaltzen hori ezetz, eta zergatik.
>
> Ohore egiteko dantza erabili nahi bada (ohitura ederra, portzierto),
> proposatu soka-dantza (laburra edo...), ohore egin nahi dutenek sokan parte
> hartuta, ohore egin nahi zaienak sokara gonbidatuta, eta hainbat hobe ohore
> egin nahi duenak berak agurra dantzatzeko esfortzua hartuta (edo ezkongai
> batek besteari, edo...)
>
> Tira, ez dakit honek balio izango lukeen eskailera mekaniko baten
> inauguraziorako...
>
>
> Halere, nik arazoa testuinguru zabalago batetan kokatzen dut, oso oso
> zabalduta jarraitzen duen eredu batetan: Euskal dantza = alardeak +
> txapelketak + 'aurreskua'????? Bueno, hori ere badaukagu, eta GU gara, ez
> dira agintariak bakarrik (agintariak, gehienetan ez dira jakitun).
>
> 2015-04-14 11:39 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:
>
>>  Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe
>> etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu
>> nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako
>> bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua
>> galtzeraino esplotatzen...
>>
>> Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
>> Dantzan - 2015/04/14
>> http://dantzan.eus/albisteak/aurreskua-burbuila
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> *HERRIXA DANTZAN*
> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
> Tel. 943 78 90 70
> www.herrixadantzan.eus
>
> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150414/fc907ae9/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago