[dantzan] Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Api 14, 15:41:29, CEST 2015


Bai Patxi, nire erantzunean jarri dudan bezala "*amorratuta" *nago *"funtzio
horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat*". Dena den,
"*prostituzio
merkeari*" buruz, niretzat okerrena merkea izatea da. Ondo ordaindua bada,
ni alde nago. Nik bi arrazoigatik ondo ikusiko nuke aurreskua dantzatzea:

1. Dantzariak dantza hori eskaini nahi dio beste pertsona bati, esker-onez,
zoriontzeko, aitortzeko, balioan-jartzeko, e.a.
2. Ongi ordaintzen dute.

1. Lehena imajinatzen dut gehienek ontzat joko dutela, eta nik ostera, kasu
horietan ahalegintzen naiz aurreskua egin beharrean soka-dantza bat
antolatzen. Egokitasunagatik eta aurreskua bera debaluata, zentzua galduta,
sentitzen dudalako. Eta soka-dantzatik aurreskua erauzterakoan dantzaren
beraren balioa, indarra, interesa eraldatu eta hankazgora geratu delako.
Soka-dantzan ohorea sokan zegoen, parte hartzean, sokan eskuz-esku
dantzatzean. Aurreskua ostera erreberentzia moduko bat da, batek beste bati
aurkezten diona. Aldaketa itzela da eta euskal dantzan izugarrizko
atzerapausoa egin dugu horretan. Beraz, lehen kasua, onargarritzat izan
litekeena askorentzat, ez zait batera atsegina gertatzen niri, eta aukera
badut soka-dantza bat antolatzen dut ekitaldian bildutakoekin. Familiako
ospakizun, lehendakariaren harrera edo ezkontza bat izan, denetan antolatu
ditugu soka-dantzak azken urteotan.

2. Bigarren arrazoia defendatzeak denetarik entzuteko bidean jar nazake:
mertzenarioa, prostitutoa, e.a. Egia esan ez dut inoiz dantzatu "*ongi
ordaintzen*" zidatelako, baina hala balitz ez nuke kontzientzia txarrik
izango. Uste dut aurreskurik okerrena dela gutxi ordainduta egiten dena.
Debaluatuta eta funtzioa galdutako dantza desegoki bat itxurakeriagatik
egiteko, gutxienez ondo ordainduko dute, ez? Baina... ondo ordaintzen al
dute? Ba ez!!! Gehienetan nik entzun ditudan prezioek ez dute merezi
prostituitzea. Eta horretan bai dugula errua dantzariok, gure lana ez
dugulako balioesten ez baloratua izan dadin behar beste exijitzen. Are
gehiago, esango nuke dantzarien arteko konpetentziak eta axolagabekeriak
duintasunaren marraren azpira eraman duela aurreskua eta dantzaren
balorazioa. Eta ondo ordaintzea ez da diru kontua soilik, balorazioa da.
Besteak beste merkeegi (edo dohain) dantzatzearen ondorioz gertatu da
inflazioa eta debaluazioa.

Torre - Arriolak:
> Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio
badu...... ba ondo ikusten dot.

Ba ez, aurreskua protokolo absurdo batean egiteak ez du balio "*dantza
bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko*". Beraz, ardura horretaz libre
sentitu zaitezke.

oier.

2015-04-14 12:57 GMT+02:00 Torre - Arriola <torrearriola a bildua gmail.com>:

> Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio
> badu...... ba ondo ikusten dot.
>
> Hori bai, ez bakarrik aurresku edo agurra. Gutxienez ez azpertzeko, aukera
> asko dagoz eta.
>
> 2015-04-14 12:46 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:
>
>> Ni ere kokoteraino. Baina agintariei edo 'gizarteari' begira baino, hobe
>> gure baitan arakatzea. Zenbat dantzari edo dantza taldek eskaintzen dute
>> agurra ezkontza eta ospakizunetan, finantziaketa iturri bezala? Hori ere
>> prostituzio merkea da. Seguru asko ezagutza faltagatik edo injenuoki kasu
>> askotan. (Bide batez: Ze ohore merkea, erositako 'aurreskua')
>>
>> Berdin, dantza talde batek onartzen duenean udalaren edo dagokion
>> erakunde ezjakinaren exijentzia, bixita eta inaugurazioetan eskatu ahala
>> agurra dantzatu beharra, dagokion dirulaguntza jasotzeko tratuaren baitan.
>>
>> Dantzariek eta dantza alorreko agenteek planto egiten ez dugun bitartean,
>> jarraituko du 'aurresku' lorontziak.
>>
>> Zer egin dezakegun?
>>
>> Hezi (ezagutu) eta zentzuz jokatu.
>>
>> Agurra, bere testuinguruan!!
>>
>> Lehenbizi, dantzari / dantza agenteok arduraz jokatu, eta hezitzaile
>> izan: gure jarreraz, eta eskatzen duenari azaltzen hori ezetz, eta zergatik.
>>
>> Ohore egiteko dantza erabili nahi bada (ohitura ederra, portzierto),
>> proposatu soka-dantza (laburra edo...), ohore egin nahi dutenek sokan parte
>> hartuta, ohore egin nahi zaienak sokara gonbidatuta, eta hainbat hobe ohore
>> egin nahi duenak berak agurra dantzatzeko esfortzua hartuta (edo ezkongai
>> batek besteari, edo...)
>>
>> Tira, ez dakit honek balio izango lukeen eskailera mekaniko baten
>> inauguraziorako...
>>
>>
>> Halere, nik arazoa testuinguru zabalago batetan kokatzen dut, oso oso
>> zabalduta jarraitzen duen eredu batetan: Euskal dantza = alardeak +
>> txapelketak + 'aurreskua'????? Bueno, hori ere badaukagu, eta GU gara, ez
>> dira agintariak bakarrik (agintariak, gehienetan ez dira jakitun).
>>
>> 2015-04-14 11:39 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:
>>
>>>  Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe
>>> etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu
>>> nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako
>>> bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua
>>> galtzeraino esplotatzen...
>>>
>>> Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
>>> Dantzan - 2015/04/14
>>> http://dantzan.eus/albisteak/aurreskua-burbuila
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> *HERRIXA DANTZAN*
>> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
>> Tel. 943 78 90 70
>> www.herrixadantzan.eus
>>
>>
>> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150414/d2c681c8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago