[dantzan] Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

Jokin Otamendi Arrieta jokin.otamendi a bildua gmail.com
As, Api 14, 15:54:16, CEST 2015


Ni Oierrekin erabat ados!!!!
El 14/04/2015 15:42, "Oier Araolaza" <oier a bildua dantzan.com> escribió:

>
> Bai Patxi, nire erantzunean jarri dudan bezala "*amorratuta" *nago *"funtzio
> horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat*". Dena den, "*prostituzio
> merkeari*" buruz, niretzat okerrena merkea izatea da. Ondo ordaindua
> bada, ni alde nago. Nik bi arrazoigatik ondo ikusiko nuke aurreskua
> dantzatzea:
>
> 1. Dantzariak dantza hori eskaini nahi dio beste pertsona bati,
> esker-onez, zoriontzeko, aitortzeko, balioan-jartzeko, e.a.
> 2. Ongi ordaintzen dute.
>
> 1. Lehena imajinatzen dut gehienek ontzat joko dutela, eta nik ostera,
> kasu horietan ahalegintzen naiz aurreskua egin beharrean soka-dantza bat
> antolatzen. Egokitasunagatik eta aurreskua bera debaluata, zentzua galduta,
> sentitzen dudalako. Eta soka-dantzatik aurreskua erauzterakoan dantzaren
> beraren balioa, indarra, interesa eraldatu eta hankazgora geratu delako.
> Soka-dantzan ohorea sokan zegoen, parte hartzean, sokan eskuz-esku
> dantzatzean. Aurreskua ostera erreberentzia moduko bat da, batek beste bati
> aurkezten diona. Aldaketa itzela da eta euskal dantzan izugarrizko
> atzerapausoa egin dugu horretan. Beraz, lehen kasua, onargarritzat izan
> litekeena askorentzat, ez zait batera atsegina gertatzen niri, eta aukera
> badut soka-dantza bat antolatzen dut ekitaldian bildutakoekin. Familiako
> ospakizun, lehendakariaren harrera edo ezkontza bat izan, denetan antolatu
> ditugu soka-dantzak azken urteotan.
>
> 2. Bigarren arrazoia defendatzeak denetarik entzuteko bidean jar nazake:
> mertzenarioa, prostitutoa, e.a. Egia esan ez dut inoiz dantzatu "*ongi
> ordaintzen*" zidatelako, baina hala balitz ez nuke kontzientzia txarrik
> izango. Uste dut aurreskurik okerrena dela gutxi ordainduta egiten dena.
> Debaluatuta eta funtzioa galdutako dantza desegoki bat itxurakeriagatik
> egiteko, gutxienez ondo ordainduko dute, ez? Baina... ondo ordaintzen al
> dute? Ba ez!!! Gehienetan nik entzun ditudan prezioek ez dute merezi
> prostituitzea. Eta horretan bai dugula errua dantzariok, gure lana ez
> dugulako balioesten ez baloratua izan dadin behar beste exijitzen. Are
> gehiago, esango nuke dantzarien arteko konpetentziak eta axolagabekeriak
> duintasunaren marraren azpira eraman duela aurreskua eta dantzaren
> balorazioa. Eta ondo ordaintzea ez da diru kontua soilik, balorazioa da.
> Besteak beste merkeegi (edo dohain) dantzatzearen ondorioz gertatu da
> inflazioa eta debaluazioa.
>
> Torre - Arriolak:
> > Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio
> badu...... ba ondo ikusten dot.
>
> Ba ez, aurreskua protokolo absurdo batean egiteak ez du balio "*dantza
> bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko*". Beraz, ardura horretaz
> libre sentitu zaitezke.
>
> oier.
>
> 2015-04-14 12:57 GMT+02:00 Torre - Arriola <torrearriola a bildua gmail.com>:
>
>> Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio
>> badu...... ba ondo ikusten dot.
>>
>> Hori bai, ez bakarrik aurresku edo agurra. Gutxienez ez azpertzeko,
>> aukera asko dagoz eta.
>>
>> 2015-04-14 12:46 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:
>>
>>> Ni ere kokoteraino. Baina agintariei edo 'gizarteari' begira baino, hobe
>>> gure baitan arakatzea. Zenbat dantzari edo dantza taldek eskaintzen dute
>>> agurra ezkontza eta ospakizunetan, finantziaketa iturri bezala? Hori ere
>>> prostituzio merkea da. Seguru asko ezagutza faltagatik edo injenuoki kasu
>>> askotan. (Bide batez: Ze ohore merkea, erositako 'aurreskua')
>>>
>>> Berdin, dantza talde batek onartzen duenean udalaren edo dagokion
>>> erakunde ezjakinaren exijentzia, bixita eta inaugurazioetan eskatu ahala
>>> agurra dantzatu beharra, dagokion dirulaguntza jasotzeko tratuaren baitan.
>>>
>>> Dantzariek eta dantza alorreko agenteek planto egiten ez dugun
>>> bitartean, jarraituko du 'aurresku' lorontziak.
>>>
>>> Zer egin dezakegun?
>>>
>>> Hezi (ezagutu) eta zentzuz jokatu.
>>>
>>> Agurra, bere testuinguruan!!
>>>
>>> Lehenbizi, dantzari / dantza agenteok arduraz jokatu, eta hezitzaile
>>> izan: gure jarreraz, eta eskatzen duenari azaltzen hori ezetz, eta zergatik.
>>>
>>> Ohore egiteko dantza erabili nahi bada (ohitura ederra, portzierto),
>>> proposatu soka-dantza (laburra edo...), ohore egin nahi dutenek sokan parte
>>> hartuta, ohore egin nahi zaienak sokara gonbidatuta, eta hainbat hobe ohore
>>> egin nahi duenak berak agurra dantzatzeko esfortzua hartuta (edo ezkongai
>>> batek besteari, edo...)
>>>
>>> Tira, ez dakit honek balio izango lukeen eskailera mekaniko baten
>>> inauguraziorako...
>>>
>>>
>>> Halere, nik arazoa testuinguru zabalago batetan kokatzen dut, oso oso
>>> zabalduta jarraitzen duen eredu batetan: Euskal dantza = alardeak +
>>> txapelketak + 'aurreskua'????? Bueno, hori ere badaukagu, eta GU gara, ez
>>> dira agintariak bakarrik (agintariak, gehienetan ez dira jakitun).
>>>
>>> 2015-04-14 11:39 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:
>>>
>>>>  Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe
>>>> etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu
>>>> nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako
>>>> bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua
>>>> galtzeraino esplotatzen...
>>>>
>>>> Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
>>>> Dantzan - 2015/04/14
>>>> http://dantzan.eus/albisteak/aurreskua-burbuila
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> *HERRIXA DANTZAN*
>>> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
>>> Tel. 943 78 90 70
>>> www.herrixadantzan.eus
>>>
>>>
>>> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150414/8076dbe5/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago