[dantzan] Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

Francisco Javier Laborda Larrea patxilaborda a bildua bilbaomusika.net
As, Api 14, 22:07:01, CEST 2015


Nire ustez arazoa, baldin badago, ez da aurreskuren erabilera bera, baizik eta haren inguruan sortu den nolabaiteko erritualizazioa. Hau da, ematen du ezinbestekoa dela, zuek diozuen moduan, edozein ospakizunetan, eta dantzari askok horixe bera sinesten dute. Hor dago koxka, neretzat: egin dezagun nahi duguna, baina egiten dugunaren informazioa izanik.

Beste aldetik, interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait dantza protokoloaren barruan egotea. Aurreskuren bidez bada, gaitzerdi. Ez dut uste aurreskuaren erabilera intensiboa hori desagertuko balitz beste dantza batzuk bere lekua hartuko luketenik. Oierrekin ados, neretzako sokadantza edo bandera arbola berak balio dezakete protokoloan sustatzeko.

Eta ezin ahaztu dantza taldeen egoera, ekonomikoa ere bai. Honen bidez sosa batzuk eskuratzerik baldin badute, aldarrika dezagun duintasunez ordainduak izatea, diozuen moduan.

Informazio eza kezkagarria iruditzen zait, eta Aurreskuaren erritualizazio-sakralizazioa ere bai. Baina egoera hau ulertzen dut, edo ulertu nahi dut, zerbait koiunturala moduan, seguraski aldatuko den moda bat.


Patxi Laborda

El 2015 api. 14, a las 15:54, Jokin Otamendi Arrieta <jokin.otamendi a bildua gmail.com<mailto:jokin.otamendi a bildua gmail.com>> escribió:


Ni Oierrekin erabat ados!!!!

El 14/04/2015 15:42, "Oier Araolaza" <oier a bildua dantzan.com<mailto:oier a bildua dantzan.com>> escribió:

Bai Patxi, nire erantzunean jarri dudan bezala "amorratuta" nago "funtzio horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat". Dena den, "prostituzio merkeari" buruz, niretzat okerrena merkea izatea da. Ondo ordaindua bada, ni alde nago. Nik bi arrazoigatik ondo ikusiko nuke aurreskua dantzatzea:

1. Dantzariak dantza hori eskaini nahi dio beste pertsona bati, esker-onez, zoriontzeko, aitortzeko, balioan-jartzeko, e.a.
2. Ongi ordaintzen dute.

1. Lehena imajinatzen dut gehienek ontzat joko dutela, eta nik ostera, kasu horietan ahalegintzen naiz aurreskua egin beharrean soka-dantza bat antolatzen. Egokitasunagatik eta aurreskua bera debaluata, zentzua galduta, sentitzen dudalako. Eta soka-dantzatik aurreskua erauzterakoan dantzaren beraren balioa, indarra, interesa eraldatu eta hankazgora geratu delako. Soka-dantzan ohorea sokan zegoen, parte hartzean, sokan eskuz-esku dantzatzean. Aurreskua ostera erreberentzia moduko bat da, batek beste bati aurkezten diona. Aldaketa itzela da eta euskal dantzan izugarrizko atzerapausoa egin dugu horretan. Beraz, lehen kasua, onargarritzat izan litekeena askorentzat, ez zait batera atsegina gertatzen niri, eta aukera badut soka-dantza bat antolatzen dut ekitaldian bildutakoekin. Familiako ospakizun, lehendakariaren harrera edo ezkontza bat izan, denetan antolatu ditugu soka-dantzak azken urteotan.

2. Bigarren arrazoia defendatzeak denetarik entzuteko bidean jar nazake: mertzenarioa, prostitutoa, e.a. Egia esan ez dut inoiz dantzatu "ongi ordaintzen" zidatelako, baina hala balitz ez nuke kontzientzia txarrik izango. Uste dut aurreskurik okerrena dela gutxi ordainduta egiten dena. Debaluatuta eta funtzioa galdutako dantza desegoki bat itxurakeriagatik egiteko, gutxienez ondo ordainduko dute, ez? Baina... ondo ordaintzen al dute? Ba ez!!! Gehienetan nik entzun ditudan prezioek ez dute merezi prostituitzea. Eta horretan bai dugula errua dantzariok, gure lana ez dugulako balioesten ez baloratua izan dadin behar beste exijitzen. Are gehiago, esango nuke dantzarien arteko konpetentziak eta axolagabekeriak duintasunaren marraren azpira eraman duela aurreskua eta dantzaren balorazioa. Eta ondo ordaintzea ez da diru kontua soilik, balorazioa da. Besteak beste merkeegi (edo dohain) dantzatzearen ondorioz gertatu da inflazioa eta debaluazioa.

Torre - Arriolak:
> Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio badu...... ba ondo ikusten dot.

Ba ez, aurreskua protokolo absurdo batean egiteak ez du balio "dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko". Beraz, ardura horretaz libre sentitu zaitezke.

oier.

2015-04-14 12:57 GMT+02:00 Torre - Arriola <torrearriola a bildua gmail.com<mailto:torrearriola a bildua gmail.com>>:
Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio badu...... ba ondo ikusten dot.

Hori bai, ez bakarrik aurresku edo agurra. Gutxienez ez azpertzeko, aukera asko dagoz eta.

2015-04-14 12:46 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com<mailto:herrixadantzan a bildua gmail.com>>:
Ni ere kokoteraino. Baina agintariei edo 'gizarteari' begira baino, hobe gure baitan arakatzea. Zenbat dantzari edo dantza taldek eskaintzen dute agurra ezkontza eta ospakizunetan, finantziaketa iturri bezala? Hori ere prostituzio merkea da. Seguru asko ezagutza faltagatik edo injenuoki kasu askotan. (Bide batez: Ze ohore merkea, erositako 'aurreskua')

Berdin, dantza talde batek onartzen duenean udalaren edo dagokion erakunde ezjakinaren exijentzia, bixita eta inaugurazioetan eskatu ahala agurra dantzatu beharra, dagokion dirulaguntza jasotzeko tratuaren baitan.

Dantzariek eta dantza alorreko agenteek planto egiten ez dugun bitartean, jarraituko du 'aurresku' lorontziak.

Zer egin dezakegun?

Hezi (ezagutu) eta zentzuz jokatu.

Agurra, bere testuinguruan!!

Lehenbizi, dantzari / dantza agenteok arduraz jokatu, eta hezitzaile izan: gure jarreraz, eta eskatzen duenari azaltzen hori ezetz, eta zergatik.

Ohore egiteko dantza erabili nahi bada (ohitura ederra, portzierto), proposatu soka-dantza (laburra edo...), ohore egin nahi dutenek sokan parte hartuta, ohore egin nahi zaienak sokara gonbidatuta, eta hainbat hobe ohore egin nahi duenak berak agurra dantzatzeko esfortzua hartuta (edo ezkongai batek besteari, edo...)

Tira, ez dakit honek balio izango lukeen eskailera mekaniko baten inauguraziorako...


Halere, nik arazoa testuinguru zabalago batetan kokatzen dut, oso oso zabalduta jarraitzen duen eredu batetan: Euskal dantza = alardeak + txapelketak + 'aurreskua'????? Bueno, hori ere badaukagu, eta GU gara, ez dira agintariak bakarrik (agintariak, gehienetan ez dira jakitun).

2015-04-14 11:39 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com<mailto:dantzari a bildua dantzan.com>>:

Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua galtzeraino esplotatzen...

Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
Dantzan - 2015/04/14
http://dantzan.eus/albisteak/aurreskua-burbuila

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com<mailto:Dantzan-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--
HERRIXA DANTZAN
Herritarrak plazan elkarrekin dantzan
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.eus<http://www.herrixadantzan.eus/>

[cid:]<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com<mailto:Dantzan-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com<mailto:Dantzan-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com<mailto:oier a bildua dantzan.com>

 [http://www.dantzan.com/albisteak/irudiak/bizi-dantzan/dantzan-bizi-sinadura-05.jpg/image_preview]

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com<mailto:Dantzan-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com<mailto:Dantzan-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150414/e9fa0123/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago