[dantzan] Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

aritz ibañez aritz a bildua dantzan.com
Ost, Api 15, 10:57:19, CEST 2015


Eztabaidaren txingarra piztuta mantentze aldera eta jakinminez... zer
izanen litzateke zuendako ongi ordaindutako agurra bat eta zer ez? Ze
agian, guk gure lanari prezio egoki bat jarriko bagenio (esaldi honek
dauzkan ñabardura txar guztiez jabetuta), jendeak baloratuko luke zer den
ongi dantzatutako agurra bat eta zer ez, edozeinek ez luke ez dakit zenbat
sos gastatuko agurra-apaingarri bat jartzen bere lagunaren soltero
despedidan... eta abar.

aritz

Francisco Javier Laborda Larrea<patxilaborda a bildua bilbaomusika.net> igorleak hau
idatzi zuen (2015(e)ko apirilak 14 22:07):

>  Nire ustez arazoa, baldin badago, ez da aurreskuren erabilera bera,
> baizik eta haren inguruan sortu den nolabaiteko erritualizazioa. Hau da,
> ematen du ezinbestekoa dela, zuek diozuen moduan, edozein ospakizunetan,
> eta dantzari askok horixe bera sinesten dute. Hor dago koxka, neretzat:
> egin dezagun nahi duguna, baina egiten dugunaren informazioa izanik.
>
>  Beste aldetik, interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait dantza
> protokoloaren barruan egotea. Aurreskuren bidez bada, gaitzerdi. Ez dut
> uste aurreskuaren erabilera intensiboa hori desagertuko balitz beste dantza
> batzuk bere lekua hartuko luketenik. Oierrekin ados, neretzako sokadantza
> edo bandera arbola berak balio dezakete protokoloan sustatzeko.
>
>  Eta ezin ahaztu dantza taldeen egoera, ekonomikoa ere bai. Honen bidez
> sosa batzuk eskuratzerik baldin badute, aldarrika dezagun duintasunez
> ordainduak izatea, diozuen moduan.
>
>  Informazio eza kezkagarria iruditzen zait, eta Aurreskuaren
> erritualizazio-sakralizazioa ere bai. Baina egoera hau ulertzen dut, edo
> ulertu nahi dut, zerbait koiunturala moduan, seguraski aldatuko den moda
> bat.
>
>
> Patxi Laborda
>
> El 2015 api. 14, a las 15:54, Jokin Otamendi Arrieta <
> jokin.otamendi a bildua gmail.com> escribió:
>
>   Ni Oierrekin erabat ados!!!!
> El 14/04/2015 15:42, "Oier Araolaza" <oier a bildua dantzan.com> escribió:
>
>>
>> Bai Patxi, nire erantzunean jarri dudan bezala "*amorratuta" *nago *"funtzio
>> horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat*". Dena den, "*prostituzio
>> merkeari*" buruz, niretzat okerrena merkea izatea da. Ondo ordaindua
>> bada, ni alde nago. Nik bi arrazoigatik ondo ikusiko nuke aurreskua
>> dantzatzea:
>>
>> 1. Dantzariak dantza hori eskaini nahi dio beste pertsona bati,
>> esker-onez, zoriontzeko, aitortzeko, balioan-jartzeko, e.a.
>>  2. Ongi ordaintzen dute.
>>
>>  1. Lehena imajinatzen dut gehienek ontzat joko dutela, eta nik ostera,
>> kasu horietan ahalegintzen naiz aurreskua egin beharrean soka-dantza bat
>> antolatzen. Egokitasunagatik eta aurreskua bera debaluata, zentzua galduta,
>> sentitzen dudalako. Eta soka-dantzatik aurreskua erauzterakoan dantzaren
>> beraren balioa, indarra, interesa eraldatu eta hankazgora geratu delako.
>> Soka-dantzan ohorea sokan zegoen, parte hartzean, sokan eskuz-esku
>> dantzatzean. Aurreskua ostera erreberentzia moduko bat da, batek beste bati
>> aurkezten diona. Aldaketa itzela da eta euskal dantzan izugarrizko
>> atzerapausoa egin dugu horretan. Beraz, lehen kasua, onargarritzat izan
>> litekeena askorentzat, ez zait batera atsegina gertatzen niri, eta aukera
>> badut soka-dantza bat antolatzen dut ekitaldian bildutakoekin. Familiako
>> ospakizun, lehendakariaren harrera edo ezkontza bat izan, denetan antolatu
>> ditugu soka-dantzak azken urteotan.
>>
>>  2. Bigarren arrazoia defendatzeak denetarik entzuteko bidean jar
>> nazake: mertzenarioa, prostitutoa, e.a. Egia esan ez dut inoiz dantzatu "*ongi
>> ordaintzen*" zidatelako, baina hala balitz ez nuke kontzientzia txarrik
>> izango. Uste dut aurreskurik okerrena dela gutxi ordainduta egiten dena.
>> Debaluatuta eta funtzioa galdutako dantza desegoki bat itxurakeriagatik
>> egiteko, gutxienez ondo ordainduko dute, ez? Baina... ondo ordaintzen al
>> dute? Ba ez!!! Gehienetan nik entzun ditudan prezioek ez dute merezi
>> prostituitzea. Eta horretan bai dugula errua dantzariok, gure lana ez
>> dugulako balioesten ez baloratua izan dadin behar beste exijitzen. Are
>> gehiago, esango nuke dantzarien arteko konpetentziak eta axolagabekeriak
>> duintasunaren marraren azpira eraman duela aurreskua eta dantzaren
>> balorazioa. Eta ondo ordaintzea ez da diru kontua soilik, balorazioa da.
>> Besteak beste merkeegi (edo dohain) dantzatzearen ondorioz gertatu da
>> inflazioa eta debaluazioa.
>>
>>  Torre - Arriolak:
>> > Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko
>> balio badu...... ba ondo ikusten dot.
>>
>>  Ba ez, aurreskua protokolo absurdo batean egiteak ez du balio "*dantza
>> bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko*". Beraz, ardura horretaz
>> libre sentitu zaitezke.
>>
>>  oier.
>>
>> 2015-04-14 12:57 GMT+02:00 Torre - Arriola <torrearriola a bildua gmail.com>:
>>
>>> Nik, behintzat, dantza bizirik mantentzeko eta ohiturak babesteko balio
>>> badu...... ba ondo ikusten dot.
>>>
>>>  Hori bai, ez bakarrik aurresku edo agurra. Gutxienez ez azpertzeko,
>>> aukera asko dagoz eta.
>>>
>>> 2015-04-14 12:46 GMT+02:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:
>>>
>>>> Ni ere kokoteraino. Baina agintariei edo 'gizarteari' begira baino,
>>>> hobe gure baitan arakatzea. Zenbat dantzari edo dantza taldek eskaintzen
>>>> dute agurra ezkontza eta ospakizunetan, finantziaketa iturri bezala? Hori
>>>> ere prostituzio merkea da. Seguru asko ezagutza faltagatik edo injenuoki
>>>> kasu askotan. (Bide batez: Ze ohore merkea, erositako 'aurreskua')
>>>>
>>>> Berdin, dantza talde batek onartzen duenean udalaren edo dagokion
>>>> erakunde ezjakinaren exijentzia, bixita eta inaugurazioetan eskatu ahala
>>>> agurra dantzatu beharra, dagokion dirulaguntza jasotzeko tratuaren baitan.
>>>>
>>>> Dantzariek eta dantza alorreko agenteek planto egiten ez dugun
>>>> bitartean, jarraituko du 'aurresku' lorontziak.
>>>>
>>>> Zer egin dezakegun?
>>>>
>>>> Hezi (ezagutu) eta zentzuz jokatu.
>>>>
>>>> Agurra, bere testuinguruan!!
>>>>
>>>> Lehenbizi, dantzari / dantza agenteok arduraz jokatu, eta hezitzaile
>>>> izan: gure jarreraz, eta eskatzen duenari azaltzen hori ezetz, eta zergatik.
>>>>
>>>> Ohore egiteko dantza erabili nahi bada (ohitura ederra, portzierto),
>>>> proposatu soka-dantza (laburra edo...), ohore egin nahi dutenek sokan parte
>>>> hartuta, ohore egin nahi zaienak sokara gonbidatuta, eta hainbat hobe ohore
>>>> egin nahi duenak berak agurra dantzatzeko esfortzua hartuta (edo ezkongai
>>>> batek besteari, edo...)
>>>>
>>>> Tira, ez dakit honek balio izango lukeen eskailera mekaniko baten
>>>> inauguraziorako...
>>>>
>>>>
>>>> Halere, nik arazoa testuinguru zabalago batetan kokatzen dut, oso oso
>>>> zabalduta jarraitzen duen eredu batetan: Euskal dantza = alardeak +
>>>> txapelketak + 'aurreskua'????? Bueno, hori ere badaukagu, eta GU gara, ez
>>>> dira agintariak bakarrik (agintariak, gehienetan ez dira jakitun).
>>>>
>>>> 2015-04-14 11:39 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:
>>>>
>>>>>  Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe
>>>>> etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu
>>>>> nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako
>>>>> bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua
>>>>> galtzeraino esplotatzen...
>>>>>
>>>>> Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
>>>>> Dantzan - 2015/04/14
>>>>> http://dantzan.eus/albisteak/aurreskua-burbuila
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>>   *HERRIXA DANTZAN*
>>>> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
>>>> Tel. 943 78 90 70
>>>> www.herrixadantzan.eus
>>>>
>>>>
>>>> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>>  --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>   _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
aritz

<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150415/dc3ddad6/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago