[dantzan] Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu" Dantza Maisua hil da

info a bildua andramaridantzataldea.com info a bildua andramaridantzataldea.com
Al, Api 20, 18:29:55, CEST 2015



Gaur goizean, Jose Luis Etxebarria Goiri "TXELU" joan jaku.

1925ko martiaren 9an jaio zan Begoņako Errepublikan. Bertako Batzokian  
dantzan ikasten hasi eta, 8 urteko mutikoa zalarik, Jose Antonio  
Agirre Lehendakaria eta Mari Zabalaren ezkontzan dantzatu eban.

Coral de Bilbaogaz dantzatzen hasi eta Dindirrin, Gaztedin zein Andra  
Mari Dantza Taldeetan zuzendari ibilitako Maisua izateaz gain, hainbat  
abesbatzetan be ibili izan da, besteak beste, Begoņako Sustraiak eta  
Garaizarko Mahatsorriaktan.
1969an "Danzas de Vizcaya" liburua argitaratu eban eta Metalezko  
Txistua be berak asmatu eban.

Txelu, Euskalduna, Abertzalea, Txistularia eta Dantza Maisua izan dogu  
beti eta beti izan dau bere alboan Maite Nieva, biak alkarregaz,  
euskal nortasunaren alde eginaz.

Lagun handia joan jaku gaurkoan, baina berak egindako lanari esker,  
beste batzuk aurrera jarraituko dogu euskal nortasunaren eta  
kulturaren bidean.

https://www.youtube.com/channel/UCdGzfOx6ER1s0a3BBJwR9Xw

https://www.youtube.com/watch?v=yL7hPKgGZIA

Bizkaiko dantzan izan genduan
Andra Marin aitzindari,
eta lehenengo pausoetan be
sokako aurreskulari.

Orain hor dago
euskal zelaian
beste maisu askorekin zoazen lekuan
zure zain dozuz
AGUR TXELU TXISTULARI.






Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago