[dantzan] Bakaiku: Kamarroak 2015 [Bideoa]

Dantzan dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Mar 4, 12:02:40, CET 2015


Kamarroa da Bakaikuko (Nafarroa) inauterietako pertsonaia. Mozorro
guztiak dira Kamarro, ez dauka janzkera zehatzik. Inaute larunbatean
ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu
ondoren, mozorrotu eta etxez-etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta
hautsak botaz. Zaparra deitzen zaio Kamarroek eskuan darabilten makil
luzeari, eta herritarrak eta bereziki umeak beldurtzen aritzen dira
herriko kaleetan. Garai bateko ohiturak berreskuratu nahian, Iņaki
Urteagak kontatu digu, Juan Garmendiak argitaratutako Carnaval de
Navarra liburuan Bakaikuko inauteriei buruz argitaratutakoa
erreferentziatzat hartu zutela inauteriak berinterpretatzeko. Irudiak:
Eire Vila. Bakaiku, 2015-02-14.

Bakaiku: Kamarroak 2015
Dantzan - 2015/03/04
http://dantzan.eus/bideoak/bakaiku-kamarroak-2015[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://dantzan.eus/bideoak/bakaiku-kamarroak-2015
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150304/d3a676d9/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago