[dantzan] Aiziritze 1989 Marianak 2 [Bideoa]

Dantzan dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Mar 5, 10:27:21, CET 2015


Marianak Lapurdin, Sorginak eta Xarmantina izenak ere jasotzen du
Nafarroa Behereko zenbait tokitan, Marianne Biarnon eta Aitzina Pika
Zuberoan. Aiziritzen bildutako adineko dantzariak Marianak dantzatzen
ageri dira honako bideo honetan. Hiru zati ditu Marianak dantza-jauziak,
eta osorik bi aldiz eman ohi da.

Sagasetak dionez Luzaiden Anaban edo Aitzina esanez abiatzen da jauzia,
eta Amikuzen eta Arberoan berriz 'Yo eta hiru' markatuz. Beteluk 'Luze
eta jauzi' forma zabaldu zuela dio Sagasetak, Zuberoako 'aitzinako
pika'-ren pareko, baina garai batean ez zela horrelakorik erabiltzen.
Bigarren zatian 'erdizka lauetan' edo 'xinple lauetan' egiten da toki
guztietan. Hirugarren zatian berriz, 'zeina-berriz zeina' ematen du
Sagasetak, baina argitzen du Luzaiden eta Aspe haranean 'zote' eta 'dobla'
egiten dutela. Ohikoak diren 'ezker-eskuin'-en ondoren azken urratsean 'erdizka
eta hiru' egiten da nagusiki, Zuberoan ezik. 

Aiziritzeko grabaketa honetan, zenbaitek pikak, bueltan ematen dituztela
ikus dezakegu, eta aitzina berriz luze edo bi urrats eta pika (bueltan)
batez. Hona hemen marianak jauziaren urratsak 1989ko Aiziritzeko
grabaketan markatua entzun daitekeen bezala:

Aitzina phika lauetan
Xinple lauetan
Zeina-berriz zeina
Ezker-eskuin-xinple eta hiru
Zeina-berriz zeina
Eskuin-ezker-akaba eta hiru*

        *Segida guztia bi aldiz errepikatzen da. Bukaeran akaba
eta hiru eta fini!

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen
grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza
Jauziak-Sagasetaren bidetik[1] diska-liburuan argitara eman zituen
irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean
sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko
ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, marianak,1989-01-15.

Aiziritze 1989 Marianak 2
Dantzan - 2015/03/05
http://dantzan.eus/bideoak/aiziritze-1989-marianak-2[2]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.aikotaldea.com/diskografia-disko.php?idioma=eu&id_disko=5
[2] http://dantzan.eus/bideoak/aiziritze-1989-marianak-2
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150305/9b68cdc6/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago