[dantzan] Miercurea Ciuc: Transilvaniako musika eta dantza [Bideoa]

Dantzan dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Mar 11, 11:58:56, CET 2015


1997. urtean Miercurea Ciuc (Csíksezereda hungarieraz) Errumaniako
herrian egindako jaialdia baten Irudiak ikus daitezke bideo honetan.
Transilvaniako musika eta dantza tradizionalak ageri dira bertan. Ijito
musikari familia batekoak dira irudietan ageri diren Sinka Sandor eta
bere taldea. Sandor Sinkaren (1936) biolina, Rozalia Duduj (1940) bere
emaztearen gardon hungariarra, eta gainontzeko taldekideen doinuak eta
doinu bizi horien erritmora jira-biraka dantzan ageri dira herritarrak.
Rozaliak jotzen duen Gardon-a Ciuc eskualdeko Szekelys etniaren
tradiziozko sokazko eta perkusiozko musika-tresna da. Biolontxelo itxura
izan arren, arkua eta sokak kolpatuz jotzen da, eta tarteka Rozaliak
bere ahots bereziarekin kantatzen du. Irudiak MTV telebista katearen
erreportaje baterako hartutakoak dira eta Seppä erabiltzaileak
Youtubera igoak. Transilvaniako musika eta dantza, Miercurea Ciuc,
1997. 

Miercurea Ciuc: Transilvaniako musika eta dantza
Dantzan - 2015/03/11
http://dantzan.eus/bideoak/miercurea-ciuc-transilvania[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://dantzan.eus/bideoak/miercurea-ciuc-transilvania
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150311/cc6c682c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago