[dantzan] Jotalariak: Agustin Garcia eta Contrarronda [Bideoa]

Dantzan dantzari a bildua dantzan.com
Al, Mar 23, 10:21:46, CET 2015


Salamankako Agustin Garcia eta Contrarronda taldearekin jota ikastaroa
egin da Bilbon martxoaren 7an Aiko Taldearen Jotalariak ekimenaren
baitan. Eskarmentu handiko danbolinteroa da Agustin Garcia Hernandez,
bai danbolina jotzen eta bai gaita (izen horrekin ezagutzen da Salamanka
aldean esku bakarrarekin jotzen den hiru zuloko flauta, alegia,
txistuaren lehengusua) jotzen jaioa, baita biak batera jotzen ari dela
dantzan aritzeko gai ere. Contrarronda taldeko Mariangeles, Marian, Juan
Pablo eta Ivan dantzari eta dantza-maisu eta maistrak izan ditu
laguntzaile Agustin Garciak, dantza soltearen oinarriak lantzeko
ikastaroan. Aiko taldearen Jotalariak ekimena, Agustin Garcia eta
Contrarronda, Bilbo, 2015-03-07. Aiko taldeak sareratutako bideoa
ikastaroko irudiekin.

Jotalariak: Agustin Garcia eta Contrarronda
Dantzan - 2015/03/23
http://dantzan.eus/bideoak/jotalariak-agustin-garcia-contrarronda[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://dantzan.eus/bideoak/jotalariak-agustin-garcia-contrarronda
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150323/8bc8b777/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago