[dantzan] Freden urratsa slow motionen [Bideoa]

Dantzan dantzari a bildua dantzan.com
Or, Mar 27, 12:25:21, CET 2015


Balleteko urrats berezi bat slow motionen ikusteko aukera eskaintzen du
bideo honek. The Fred step urratsa  Francesca Hayward Royal Balleteko
bakarlariak egiten du irudiotan eta berau osatzen duten sekuentzia osoa
ondo ikusi daikete: Arabesque, fondu, coupé, petit developpé, pas de
bourée eta pas de chat. Urrats honek Royal Balleteko koreografo
sortzaile izan zen Frederick Ashtonen izena hartzen du, berak urrats hau
bere lan ia guztietan erabili baitzuen. Jatorrian, ordea,  Anna Pavlova
dantzariak Das Glühwürmchen (Ipurtargia) Paul Lincken lanean egiten
zuen sekuentzia zen eta Frederick Ashtonenek hortik hartu zuen. Fredek
zioenez lanean ari zen bakoitzean 13 urte zituela lehen aldiz ikusi zuen
Anna Pavlova dantzarian besterik ezin zuen pentsatu, Anna izan baitzen
dantzari izatera eraman zuena. Anna zendu zenetik bere pausua Fredena
bilakatu zen, Anna Pavlovaren omenez bihurtu baitzuen Frederick
Ashtonenek pausu hau bere talisman. Francesca Hayward, Frederick
Ashton's The Fred Step in slow motion: Royal Opera House, Youtube
2015-03-24.

Freden urratsa slow motionen
Dantzan - 2015/03/27
http://dantzan.eus/bideoak/freden-urratsa-slow-motionen[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://dantzan.eus/bideoak/freden-urratsa-slow-motionen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20150327/264fce68/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago