[dantzan] Dobla: Leandro anaiak dantzan, eskola boleroaren azken dantza-maisuak

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Aza 24, 09:33:27, CET 2015


Larunbatean hasi da Dantzan Ikasin Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaro
berezia. Oier Araolazak egindako sarreran orain bi urte dantzan.eus-en
argitaratutako bideo eta sarrera bat izan zuen hizpide. Gipuzkoako
dantza-maisuen sistema Eskola Boleroarekin lotzen zuena, hain zuzen ere,
hauxe:

*Ikaragarriak Manuel Sanchez Martinez-ek sareratu dituen bideo hauek!
Mariano eta Anastasio Leandro anaiak dira, Murtziako Eskola Boleroaren
azken dantza-maisuak, 1994ko grabazio batean dantzan. Eta nola dantzatu
gainera! Itzela! Gipuzkoako dantzak balira, Jose Lorenzo Pujana dantzan
ikustea modukoa litzateke hau. Gozatu! *
Leandro anaiak dantzan, eskola boleroaren azken dantza-maisuak
Oier Araolaza - 2013/10/01

https://dantzan.eus/albisteak/hau-bai-poza-leandro-anaiak-dantzan-ikusita
*Dantzan, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea*
*http://www.dantzan.eus/ <http://www.dantzan.com/>*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20151124/9ae0c84e/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago