[dantzan] Gastefolk 2016

Eraiki Dantza Taldea eraiki.dantza a bildua eraikidt.com
Ost, Uzt 20, 09:58:10, CEST 2016


Dantzan.com - Udako Ikastaroak 2016 Klasikoa: Iker Murillo eta Vitali Safronkine
GAZTE FOLK: 20 URTE FOLKLOREAZ GOZATZEN 

Gazte Folk XX. edizioa iritsi da. 20 urtez, bai euskal folkloreaz bai atzerriko folkloreaz gozatzeko aukera izan dugu. Uztailak 21etik 26ra, Irun, Hondarribia, Etxalar eta Bera bisitatuko ditugu. http://www.festivalfolklorebidasoa.com/ 

TALDE PARTE-HARTZAILEAK 

"Eraiki dantza taldea" Gipuzkoa 

1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez. 1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia antolatu zuen, helburu nagusiena munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik. 

"Abkhazia dance ensemble" Georgia 

"Abkhazia" haur eta gazteen taldea 2011. urtean sortu zen, izen bereko helduen taldearen oinarria izateko. Abkhazia taldea, nazioarteko hainbat sari jasotako talde georgiarra dugu. Georgiako historiako hainbat epe biltzen dituen errepertorioarekin, estilo bizi eta indartsu duten dantza hauek, hainbat gai jorratzen dituzte euren koreografietan. 

"Lublin folk ensamble" Polonia 

Taldeak 1948. urtean du jatorria, Bigarren Mundu Gerra ostean sortu zen Antzoki Publiko Gaztean. 1953. urtean, Lublin eskualdeko dantza eta musika folklorikoa taldea izendatu izan zen, eta 1959. urtetik aurrera munduan zehar bidaiatzen hasi zen. 1998. urtean bere gaur egungo izena hartu zuen, Wanda Kaniorowaren "Lublin". 

"Soy del Perú" Peru 

Liman dagoen Santisimo Nombre de Jesus eskola katolikoan sortu zen. Eskola honek dantzari garrantzia ematen dio, hezkuntzan duen eragin positiboan sinetsiz. Dantzaren bitartez gazteetan elkarlanean arituz elkarbanaturiko helburuak sustatzea dute helburu. Beraien errepertorioak Peruko eskualdeetako ohiturak erakusten ditu. 

"Polisyanochka" Ukrainia 

Rivne hiriko kultur etxean egoitza duen Polisyanochka haur dantza taldea, orain dela 25 urte sortu zen. Gaur egun, 200 haurrez osatuta dago eta bere errepertorioa eskualdeko dantza tradizionalez eta herrialdeko dantza nazionalez osatuta dago, beti ere musika ederrez hornitua. Taldeak hainbat sari irabazi ditu bere herrialdeko jaialdietan, eta Lituania, Espainia, Eslovakia, Polonia, Alemania eta Bulgariako jaialdietan parte hartu dut. 

KOLABORAZIO BEREZIA 

Aurten, XX. edizioa ospatzen dugunez, inaugurazio emanaldian Banda Musika "Ciudad de Irun" izango dugu Zabaltza Plazako kioskoan, taldeekin batera abesti bana jotzeko. Irungo banda musikako kideek aste batzuk daramatzate herrialde bakoitzeko bidalitako abestiak entsaiatzen. Talde bakointzak, beraien emanaldiaren amaieran eskainiko diguten abestia, banda musikarekin joko dute. 

EKINTZAK 

Argazki lehiaketa 

Aurreko urtean bezala, aurten ere bi argazki lehiaketa izango ditugu. AFI-ren laguntzaren bitartez, uztailak 21tik aurrera martxan jarriko dira eta Facebook sare sozialaren bitartez, mugikorrekin ateratako argazkiak, bertan ikusten joango gara. Sariak eta lehiaketaren oinarriak, webgunean aurkituko dituzue. 

Gazte Eskola 

Gazte Eskola kanpotik etorritako taldeek eskainiko duten dantza tailerra da. Aurten, Solas Jolas udalekuetako haurrekin batera, dantza tailerra egingo dute Irungo leku ezberdinetan: Anzaran enparantzan Peru taldea egongo da, Santiagoko frontoian Ukraina, alai txoko parkean Polonia eta Georgia Puianan. 

Ekintza, ostiral goizean egingo da. 

Musikarien emanaldiak 

Kontzertu txikien bidez, Perutik, Ukrainatik, Poloniatik eta Georgiatik etorritako musikariek, emanaldi txikiak egingo dituzte kale nagusiaren eta foru kalearen zehar, ostiralean arratsaldeko 20:00etan. 

EGITARAUA 

Uztailak 21, osteguna 

20:15 Alberto Anguera plazatik abiatuta taldeen kalejira 

20:30 Udaletxean agintarien agurra 

22:00 Hasiera ekitaldia Zabaltza Plazan 

Uztailak 22, ostirala 

Gazte Eskola Irunen 

11:30 Anzaran plazan, Santiagoko frontoian, Alai txoko parkean eta Puianako plazan 

Uztailak 23, larunbata 

Dantza tailerra 

11:30 Zabaltza plazan 

Uztailak 24, igandea 

12:45 Etxalarreko frontoian emanaldia 

20:00 Amaia Kultur Zentroan, jaialdiaren amaiera Irunen 

Uztailak 25, astelehena 

20:00 Bera, herriko plazan emanaldia 

Uztailak 26, asteartea 

19:30 Hondarribia, Maddalen auzoan emanaldia 

Informazio gehiagorako: www.festivalfolklorebidasoa.com 

Ortzi Balda: prensa a bildua festivalfolklorebidasoa.com 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20160720/6da5c8e5/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago