[dantzan] Larreko eskolatik: trikitixarekin gozatzeko apunteak [Argitalpena]

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
Ost, Ots 1, 11:29:13, CET 2017


Orain bi hilabete dantzan.eus-ek Hemerotekan argitaratu zuen elkarrizketa
bat Gorka Erostarbe kazetariak Joseba Tapiari egina Berria egunkarirako.
Liburu honen aitzakian egindako elkarrizketa zen:

https://dantzan.eus/hemeroteka/herrikoitasuna-kendu-eta-akademiko-bihurtu-dugu-musika

Irakurritakoan, gomendatu egin nuen foro honetan, eta liburua irakurtzeko
irrikitan nengoela. Durangoko Azokan eskuratu, eta Gabonetan irakurri nuen
di-da batean, irakurterraza baita.

Orain berretsi nahi dut gomendatzeko moduko liburua iruditzen zaidala.
Mamitsua. Oso kritikoa.

"Trikitixarekin gozatzeko apunteak"? Zergatik arraio trikitixari buruzko
liburu bat dantzan.eus-en?

Nire ustez ondo ekarria da. Zentzu osoa du dantzan.eus-en argitaratzeak,
dantzarekin erabateko lotura duelako. Tapiak marrazten duen egoeraren
diagnosia eta hausnarketa kritikoa, dantzaren alorrean pareko identifika
dezakegu (ein handi batetan gutxienez). Liburuak "musika" edo "trikitixa"
dioenetan, erraz irakur dezaket nik "dantza".

Pasarte ugari azpimarratu ditut liburuan. Guztiak hemen jartzea luze emango
luke, baina hasierako bi abiapuntu besterik ez, gero etorriko denaren
aurrerapen:

*Irakaskuntzaz:* "Nola irakasten da? Zer baliabide eskaintzen zaizkio
irakasleari?
Zer pedagogia mota aplikatzen dugu? Pozik al daude ikasleak?
Zein ote da (musika eta dantza) eskoletan sartu izanaren emaitza? Eman al
du?
Zer diote irakasleek? Nolako baldintzetan egiten dute lana?
Lagunekin eta lankideekin honetaz jardun izan dudan gehienetan, asperdura
nabaritu dut trikitilari irakasleen artean. Baita tristura ere."

*Trikitixaz (musikaz):* "(garai batetan) Bost axola euskal gazteriari
trikitixa bekatua eta kanpokoa izatea, huraxe behar zuten lana ahazteko,
gorputza gozatzeko, neskak neska eta mutilak mutil bihurtzeko. Herri
xehearen zerbitzuan zegoen trikitilaria. Zinezko folka, folklorizatu gabeko
folka egiten zuten gure aurrekoek, larreko (akademizatu gabeko) haiek.
Orain, nola esan... Merkatuak, sistemak, abertzaletasunak, etnosalmentak
asimilatu egin dute trikitixa, erdaldunek asmaturiko 'triki' hitz berriari
zernahi erantsi eta herrigintzan gabiltzalakoan. Folklorizatu egin gaituzte
neurri handi batean (...)"


Gaur bizi dugun egoerarako irtenbide majikorik ez du eskaintzen Tapiak.
Proposamen eta ideia batzuk bai (dantzaren irakaskuntzarako ere baliagarri
izan daitezkeenak). Baina batez ere begirada kritikoa da. Hausnarketa
sustatzen du, berriz ere, zer eta nola ari ote garen egiten. Ez da gutxi,
eta beti da osasungarri.

Balio berezia, nondik datorren kontuan hartuta: Joseba Tapiak badu
ibilbidea eta eskarmentua, bere iritziak arretaz entzuteko bestekoa.
Gainera, bere bizipenetik, bere azaletik egiten du hausnarketa.

Patxi M.



2017-01-27 10:22 GMT+01:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:

> Larreko eskolatik: trikitixarekin gozatzeko apunteak
>
> *Egilea*: Joseba Tapia
> *Formatua*: Liburua + CD
> *Editorea*: Tirikitrauki
>
> https://dantzan.eus/argitalpenak/larreko-eskolatik-
> trikitixarekin-gozatzeko-apunteak
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, egin http://postaria.com/mailman/op
> tions/dantzan/herrixadantzan%40gmail.com?unsub=1&unsubconfirm=1
>



-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.eus

<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20170201/95692417/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago