[dantzan] Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
As, Ots 14, 13:28:43, CET 2017


Bueno... zaharrak berri, ezta?

Bideoa ikusita, geurean ere ezagutzen ditugu halako ereduak, eta Fitur-era
euskal dantza erakustaldirik eraman beharko balu dagokion erakundeak, ez
ninduke batere harrituko bideokoaren parekoren bat eramatea, geurean ere
hamaika bait dira, eta modako gainera.

Eredua alde batera, hainbat pasartetan musikarekin ere ez datoz bat...
baina hori ere ezaguna dugu geurean.

Beharbada Turgalician tradiziozko dantzaren alorrean ezjakintasuna izango
da nagusi. Ez dakit. Baina geurean ere ohituta gaude.

Testuan aipatutako komentarioak ere, hitzez hitz geurean erabiltzeko
modukoak. *Copy-paste*.

Komentario batekin ez nago ados: "... ez duze ikusten (...) esentzia
berrikuntza dela, eta horrek erakusten duela galiziarrok aurrera goazela".

Innobasque, innogaliza... Bide honetatik innobatu behar al
den...Globalizazioaren eredua, homogeneizazioa, kafe deskafeinatua
denondako. Irentsiko gaitu elebakarraren uholdeak.

Zaharrak berri. Horixe daukagu ba. E-lo-ke-hay. Halako mundu eta gizartean
bizi gara. Eta asko pozik inno-dantzarekin. Ni ez, baina.

Patxi M.


2017-02-14 12:19 GMT+01:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:

> Eztabaida sortu da Galiziako gobernuak Fitur azokan aurkeztu duen galiziar
> dantzen eredua dela-eta. Zenbaitek zalantzan jarri dute egindako dantzak
> galiziar kulturaren erakusgarria ote diren. Musika, jantziak eta dantzaera
> hartu dituzten jomugan hainbat erabiltzailek. Turgalicia Galiziako turismo
> ...
>
> Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik
> Dantzan - 2017/02/14
> https://dantzan.eus/albisteak/polemika-galizia-fitur-
> tradizionala-garaikidea
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, egin http://postaria.com/mailman/options/dantzan/
> herrixadantzan%40gmail.com?unsub=1&unsubconfirm=1
>



-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.eus

<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20170214/8962b7b4/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago