[dantzan] Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Ots 14, 17:45:37, CET 2017


Xelebrea da kontua, ze antolatzaileek beraien "marka" bereiztu eta produktu
bereizgarriak eskaini nahi izaten dituzte horrelako azoketan, eta ostera,
dantza-produktu hauek elkarren traza demasa izaten dute. Talde bera, musika
eta koreografia horrekin aurkeztu daiteke datorren urtean Asturiasko,
Kantabriako edo Euskadiko estandean, eta inor ez litzateke konturatuko.

Eta ostera, turistak lurralde horietara doazenean ez zaie interesatzen
produktu komertzial homogeneizatu-pasterizaturik, baizik eta bertako
produktu (jateko zein ikusteko) natural eta berezkoak.

oier.

2017-02-14 13:28 GMT+01:00 HERRIXA DANTZAN <herrixadantzan a bildua gmail.com>:

>
> Bueno... zaharrak berri, ezta?
>
> Bideoa ikusita, geurean ere ezagutzen ditugu halako ereduak, eta Fitur-era
> euskal dantza erakustaldirik eraman beharko balu dagokion erakundeak, ez
> ninduke batere harrituko bideokoaren parekoren bat eramatea, geurean ere
> hamaika bait dira, eta modako gainera.
>
> Eredua alde batera, hainbat pasartetan musikarekin ere ez datoz bat...
> baina hori ere ezaguna dugu geurean.
>
> Beharbada Turgalician tradiziozko dantzaren alorrean ezjakintasuna izango
> da nagusi. Ez dakit. Baina geurean ere ohituta gaude.
>
> Testuan aipatutako komentarioak ere, hitzez hitz geurean erabiltzeko
> modukoak. *Copy-paste*.
>
> Komentario batekin ez nago ados: "... ez duze ikusten (...) esentzia
> berrikuntza dela, eta horrek erakusten duela galiziarrok aurrera goazela".
>
> Innobasque, innogaliza... Bide honetatik innobatu behar al
> den...Globalizazioaren eredua, homogeneizazioa, kafe deskafeinatua
> denondako. Irentsiko gaitu elebakarraren uholdeak.
>
> Zaharrak berri. Horixe daukagu ba. E-lo-ke-hay. Halako mundu eta gizartean
> bizi gara. Eta asko pozik inno-dantzarekin. Ni ez, baina.
>
> Patxi M.
>
>
> 2017-02-14 12:19 GMT+01:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:
>
>> Eztabaida sortu da Galiziako gobernuak Fitur azokan aurkeztu duen
>> galiziar dantzen eredua dela-eta. Zenbaitek zalantzan jarri dute egindako
>> dantzak galiziar kulturaren erakusgarria ote diren. Musika, jantziak eta
>> dantzaera hartu dituzten jomugan hainbat erabiltzailek. Turgalicia
>> Galiziako turismo ...
>>
>> Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik
>> Dantzan - 2017/02/14
>> https://dantzan.eus/albisteak/polemika-galizia-fitur-tradizi
>> onala-garaikidea
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, egin http://postaria.com/mailman/op
>> tions/dantzan/herrixadantzan%40gmail.com?unsub=1&unsubconfirm=1
>>
>
>
>
> --
> *HERRIXA DANTZAN*
> *Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
> Tel. 943 78 90 70
> www.herrixadantzan.eus
>
> <http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, egin http://postaria.com/mailman/options/dantzan/oier%
> 40dantzan.com?unsub=1&unsubconfirm=1
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20170214/c5fa39bd/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago