[dantzan] АУРЦАКА izan gara Bulgarian

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Ira 6, 09:37:44, CEST 2017


Badakit hainbat direla urtero han eta hemengo dantza eta folklore
jaialdietan euskal dantza ezagutzera ematen duten dantza taldeak. Horien
erakusgarri dotorea berriki Aurtzakakoek kontatu digutena sarrera honetan (
https://dantzan.eus/kidea/aurtzaka/aurtsaka-izan-gara-bulgarian ). Bertan
galdetu nien atzo ea zenbat kostatu zaien Bulgariako jaialdian parte
hartzea eta diru-laguntzarik izan ote duten. 11.000 ¤ kostatu zaizkie eta
diru-laguntzarik ez. Horrelako jaialdietan parte hartzen duten taldeek
ezagutzen dute "errealitate" hori.

Urteak daramatzagu Etxepare Instituaren dantza nazioartekotzeko
diru-laguntza deialdietan egiten den bazterketa salatzen. 30.000 ¤
bideratzen dituzte "basque dance" nazioartean zabaltzeko, bainan soilik
profesionalek parte hartu dezakete deialdi horietan, eta gainera folklore
jaialdiak baztertzeko baldintzak jarrita dituzte, jaialdiak eta kaleko
ekitaldiak propio baztertuz.

2016ko deialdiaren inguruan dantzan.eus-en egin genuen salaketari erantzun
zion Etxeparek, bazterketarik dagoenik ukatuz, baina irtenbide baten bila
zebiltzala onartuz (alegia, bazterketa onartuz zeharka).
https://dantzan.eus/albisteak/euskal-dantza-baztertu-du-berriz-etxeparek#1463135182134515

2017an ere salatu dugu:
https://dantzan.eus/albisteak/euskal-dantza-baztertu-etxepare-2017

Susmoa dut hala ere, euskal dantza taldeok ez dugula horrelako egoerak
bideratzeko beharrezkoa den zarata eta presioa egiten. Egoerara "ohitu"
egin garela dirudi, euskal kultura nazioartean zabaltzeko sortu den
erakundeak euskal dantza tradizionala sistematikoki baztertzera ohitu
garela dirudi... Eta pena da, ze batzuetan erakundeek (edo horien
kudeatzaileek) zarata piska bat behar izaten dute inertziak hautsi eta
gauzak zuzentzen joateko. Euskal dantzaren sektoreak salatzen badu
baztertuta dagoela Etxeparengatik, horri kasu egiteko aukera gehiago izango
du.

Nik twitterren bota diot kontu hau @etxepareEU -ri, ea erantzuten duten.
https://twitter.com/oaraolaza/status/905324850834792448

Gonbidatu nahi zaituztek besteok ere honi buruz duzuen ikuspegia
zabaltzera, nahi duzuen medioan, baina agertu.

oier.





2017-09-05 10:12 GMT+02:00 Dantzan <dantzari a bildua dantzan.com>:

> Europan beste muturrera eta historian 2.000 urte atzera bidaiatu eta
> dantzatu dugu uda honetan, abuztuaren 1-5 bitartean Plovdiv hirian ospatu
> den XXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdian. Eumolpia, Philippopolis,
> Pulpudeva, Trimontim, Puldin, Plovdiv… hiri beraren izenak dira, 8.000
> urteetan zehar ...
>
> АУРЦАКА izan gara Bulgarian
> Aurtzaka dantza taldea - 2017/09/05
> https://dantzan.eus/kidea/aurtzaka/aurtsaka-izan-gara-bulgarian
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, egin https://postaria.com/mailman/
> options/dantzan/oier%40dantzan.com?unsub=1&unsubconfirm=1
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20170906/5b335b6a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago