<!DOCTYPE html PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.01 Transitional//EN">
<html>
<head>
  <meta content="text/html;charset=ISO-8859-1" http-equiv="Content-Type">
  <title></title>
</head>
<body bgcolor="#ffffff" text="#000000">
<br>
Bai, Luzaideko karakotxak (euskaraz bolantak baino karakotxak deitzea
nahiago omen dute) aste santuko igandean plazaratzen dira Luzaiden. Ni
izan naizenean ondoko egitaraua egin izan dute: Goizean 9.00-9.30ak
aldean hasten dira dantzan, eta pare bat dantza egin ondoren Arnegirako
bidea hartzen dute. Garai batean oinez egiten omen zuten Arnegirako
joan-etorria, gaur egun kotxez egiten dute. Arnegin pare bat dantza
egin eta Pekotxeta auzora jotzen dute eta bertan ere dantza egiten
dute. Ondoren Luzaidera itzultzen dira eta Santiago plazan egiten dute
eguerdi aldean emanaldi nagusia. Plaza ez da oso handia eta ikusle asko
biltzen dira. Batzuk oso aurretik izaten dira bertan ikusteko toki ona
hartu ahal izateko. Karrika-dantzarekin (martxa bezala ezagutarazi
dena) sartu ohi dira plazan eta bertan ordu-terdiko emanaldia egiten
dute: jauziak, sorginak, euskaldunak, makilarien dantzak,... Karakotxa
talde batek jantziak aldatzen ditu eta baserritar jantzia jarri ondoren
kontra-dantzak egiten dituzte neskekin. Arratsaldean, 16.00-16.30al
aldean Arretxe frontoian izaten da saioa gutxi-gora behera goizeko
dantzak egiten dituzte. Bukaeran ordea soka-dantza eta "Axea eta
tupinaren" joko bortitza egiten dute frontoian. <br>
<br>
Luzaideko dantzei buruzko lan garrantzitsuena Miguel Angel Sagaseta
apaizak egindakoa da, baina agortuta dago. Sagasetan lanak aurkitzen ez
badituzue Mikel Aranburu-ren "Danzas y bailes de Navarra"-ri begirada
bat eman, sintesi txukuna egiten baitu.<b><br>
</b><span class="edukia"><br>
<p><b>SAGASETA, Miguel Angel<br>
</b><i>Danzas de Valcarlos-Luzaideko dantzak,</i> Diputación Foral de
Navarra, Pamplona, 1977.<br>
</p>
<p><b>SAGASETA, Miguel Angel</b><br>
"Estudio de los bailes de Valcarlos" in <i>Cuadernos de Etnografía y
Etnología de Navarra, </i>VII, 20
(1975), p. 119-181.</p>
</span><span class="edukia"><b>ARANBURU URTASUN, Mikel</b></span><br>
<span class="edukia"><i>Danzas y bailes de Navarra,</i> Gobierno de
Navarra, Pamplona, 2000.</span><br>
<br>
Bestalde Berrian argitaratu zen Jon Abril-en artikulu eder bat irakur
daiteke dantzan.com-eko hemerotekan:<br>
<br>
Karakotxak Luzaiden, Pazko egunez<br>
Herriaren izena Euskal Herrira hedatu duten dantzak osorik eskainiko
dira gaur, ohi legez<span class="egilea"><br>
Euskaldunon Egunkaria, Jon Abril, 2002/03/31.<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2002-03-31_luzaide">http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2002-03-31_luzaide</a><br>
</span><br>
<br>
fer-geak wrote:
<blockquote cite="mid6dbe1677c2.677c26dbe1@teleline.es" type="cite">
  <pre wrap="">kaixo!
ni pare bat aldiz izan naiz, ez aniz guztiz oroitzen, eta ordutegi 
ziurra ez dakit (agian Oier-ek). gutxigorabehera:

3 zati ditu:
*10ak aldera hasten dela use dut. badakit goizean auzoz auzo etxez etxe 
ibiltzen direla eta mugaraino iristen direla euren dantza batzuk 
eskaintzen. 
*gero meza nagusiaren ondoren herriko plazan eskaintzen dituzte dantza, 
han lurrean eserita ederto ikusten da. 
*arratsaldean ziklo osoa frontoian eskaintzen dute 4:30ak aldera (beti 
berandutzen dira eta, bazkaria edo...)

ea norbaitek hau ziurtatzen dizuen, ni saiatuko naiz zerbait bilatzen.

fer

----- Mensaje Original -----
De: "Eraiki Dantza Taldea" <a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="mailto:eraiki.tal@euskalnet.net"><eraiki.tal@euskalnet.net></a>
Fecha: Sábado, Marzo 19, 2005 6:24 pm
Asunto: [dantzan] GOIZALDI ETA LUZAIDE

  </pre>
  <blockquote type="cite">
    <pre wrap="">KAIXO ARRATSALDEON , ERAIKI DANTZA TALDETIK:
GAUR GOIZEAN GUTAKO BATZUK KONSTITUZIO ENPARANTZAN EGON GARA,
ETA POZTU ZAIGUNA HAINBESTE GENDE ELKARTZEA GOIZALDIRI ESKU BAT 
BOTATZEKO,TRISTEA DA,HALAKO GAUZA BAT GERTATU BEHAR IZANA, DANTZA 
TALDEKO GENDEA
ELKARTZEKO.
EA, ELKARTZEN GERAN GEHIAGO BESTE GAUZAK ANTOLATZEKO.
ORAIN GALDERATXO BAT, DATORREN IGANDEAN MARTXOAK 27AN PENTSATU DUGU
LUZAIDERA TXANGO BAT ANTOLATZEA, BOLANTAK IKUSTEKO. BADAKI NORBAITEK
ORDUTEGIA ETA EGITARAUA?
NORBAITEK ANIMATZEN BADA, LEKUA DAGO, AUTOBUSA 6? KOSTATZEN DU, ETA
BEHOBIATIK ATERAKO DA.
ESKERRIK ASKO.
BESTE BAT ARTE



    </pre>
  </blockquote>
  <pre wrap=""><!---->
  </pre>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>