[eibar] Carde?osa

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Api 28, 10:25:01, CEST 2004


Uste dut 78an izan zela ("setentaiotxoan"). Espainiako selekzioak partida
Brasilen kontra. Mundialean edo.
Halako batean, area barruan, kristoren pasea eginda edo zurrunbiloaren
txiripaz, bakar-bakarrik geratu zen Cardeñosa baloiarekin atearen aurrean;
oinaren puntan zeukan gola (beste zerbaiten puntan ez esateagatik), eta huts
egin zuen.
Egundoko laidoa Espainiarentzat! Brasili partida irabazteko aukera izan, eta
horrela alferrik galtzea.
Handik urteetara ere, Cardeñosa horri edozein elkarrizketa egin eta, mila
gai eta gorabeheraren galdea egin ostean, ezinbestean zetorren zaurian
pikoa: "¿Y todavía te acuerdas de aquella ocasión perdida ante Brasil...?"
Akordatuko ez zen ba! Ahazteko aukera handirik ez zioten utzi.
Orain dela urte pare bat ere, Espainiako telebistaren batean, umorista
batzuek saio berezi bat egin zuten: "Momentos estelares de la historia
universal del deporte". Noski, une horietako bat, "la cagada de Cardeñosa"
izan zen.

X.


el 28/4/04 08:54, Julen Gabiria en julengabiria a bildua yahoo.es escribió:

> Hori Betisekoa zen, ezta? 77an, Athleticen kontrako Kopako finalean,
> penaltietan gola sartu zutenetako bat, oso oker ez banago. Lau urte nituen
> eta, beraz, ez naiz akordatzen. Baina, Xabier, zu zaharragoa zinen (esan barik
> ez nintzen trankil geratuko): Cardeñosak ere modu bereziren batean botatzen
> zituen penaltiak?
> Bide batez, esan dezadan Panenkari buruzko testuan, lehenengo esaldian, akats
> txiki bat dago, kortapegaren erruz sortu zitzaidana:"Txekiara bazoaz, hasi
> zaitez gizon horren bila ibiltzea" jartzen duen lekuan, kendu "ibiltzea" eta
> kito.
> 
> Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkarlanean.com> wrote:
> Oso polita Panenkarena. Orduan mutiko futbolzalea nintzen, baina ez nuen
> oroitzen.
> 
> Beste puntu bat jarriko dizuet nik orain: oroitzen al zarete Cardeñosaz?
> 
> X.
> 
> 
> el 27/4/04 22:32, Bertoko en bertoko01 a bildua euskalnet.net escribió:
> 
>> Beti  entzun dot   Panenkak  penaltyak botatzeko  era    bitxia ebala.
>> 
>> Gaur    Julenek azaltzen dau zergatik DEIAn bere zutabean..
>> 
>> Txekiara bazoaz, hasi zaitez gizon horren bila ibiltzea. Begiratu taberna
>> guztietan, ea elastiko gorriz eta praka laburrez jantzitako norbait ikusten
>> duzun. Kirruduna da, edo hori uste dut. Imajinatu, behintzat, horrela
>> imajinatzen dut.
>> 
>> 
>> Jugoslavian jokatutako 1976ko Eurokopan Alemania eta Holanda ziren garaipena
>> lortzeko faborito nagusiak. Finalerdietako batean Holanda eta Txekoslovakia
>> topatu ziren, eta partiduaren amaieran banako emaitza zuen markagailuak.
>> Luzapenean, Holandak gizon bat galduta, beste gol bi sartu zituen
>> Txekoslovakiak, eta finalera sartzea lortu zuen, ezusteko galanta emanez.
>> Beste finalerdian, Alemaniak erruz sufritu zuen Jugoslaviari irabazteko:
>> deskantsuan 2-0 ari ziren irabazten anfitrioiak, eta azkenean 2-4 irabazi
>> zuen Alemaniak, Dieter Müller debutatzailearen hiru golekin.
>> 
>> 
>> Alemania eta Txekoslovakiaren arteko finala berdinketarekin amaitu zen.
>> Luzapenean gauzek berdin segitu zuten, eta penaltietara. Hor ere,
>> futbolarien punteria parekatuta zegoen. Alemania azken jaurtiketara heldu
>> zen, Uli Hoeness-en hankatik. Kale: zerura bidali zuen baloia. Dena
>> Txekoslovakiaren jaurtiketaren arabera geratzen zen, eta Panenkak hartu zuen
>> penaltia botatzeko ardura, justu selekzioko futbolari zoroenak. Sekulako
>> odol hotzarekin, jokoan zegoena larregi ardura ez balitzaio bezala,
>> trankil-trankil joan zen baloia zegoen lekura eta... tik! baloia ukitu baino
>> ez zuen egin. Maier atezaina albo batera bota zen, eta baloia paseoan bezala
>> sartu zen atearen erdi-erditik, orduko 0,02 kilometroko abiaduran. Ez zen
>> lagunen arteko partidu bat: finaleko azken penaltia zen.
>> 
>> Aurreko batean, artean Panenka nor zen ere ez nekiela, ama batek umeari oihu
>> egin zion: «no hagas el panenka!», eta bai, izan ere umea txorakeriatan ari
>> zen. Antonin Panenkak, gaur egun, Txekia eta Eslovakiako tabernetan tragoa
>> debalde dauka. Eta nik ez dakit zer pasatu zitzaion burutik egin zuena
>> egiterakoan, jakinik jaurtiketa txarto irtenez gero Txekoslovakia osoak
>> bizkarra emango ziola, eta bere karrera ere bertan amaituko zela. Egun
>> batean galdetu egin zioten, eta berak erantzun: «asmoa ez da dibertitzea,
>> ala?».
>> 
>> 
>> ----- Original Message -----
>> From: "Julen Gabiria" <julengabiria a bildua yahoo.es>
>> To: <eibartarrak a bildua yahoogroups.com>
>> Sent: Tuesday, April 27, 2004 10:07 AM
>> Subject: Re: [eibar] Julen Gabiria
>> 
>> 
>> Hala da, bai. Eskerrik asko propagandagatik.
>> Santutxuko Irakurlearen Tartea duela urte eta erdi inguru sortu zen, eta
>> hilero-hilero idazle bat eramaten dugu bertara, bere liburuetako bati buruz
>> (normalean, azkena) berba egitera. Aldez aurretik, jendeari abisua ematen
>> zaio ze liburu izango den hori, eta, modu horretan, tertuliatxoa sortzen da
>> idazlearekin. Unai Elorriaga, Joan Mari Irigoien, Hasier Etxeberria, Jasone
>> Osoro, Jokin Muñoz, Pedro Alberdi, Jon Arretxe, Joxean Agirre... pasatu dira
>> guretik. Eta, noski (azkenerako utzi dut, apropos), gure Xabier Mendiguren
>> jauna ere bai, zeinek, bide batez esateko, udako hit batzuk ere kantatu
>> zizkigun! Espektakulu ederra! Pena ez genuela grabatu... ;-)
>> Hilabete honetan niri tokatu zait joatea, eta hurrengoan... Bernardo Atxaga.
>> 
>> 
>> Gari Araolaza <gari a bildua eibar.org> wrote:
>> 
>> Julen Gabiria gure zerrendakideak hitzaldia ematen omen du bihar,
>> Sustatun irakurri dudanez:
>> 
>> http://www.sustatu.com/RV_Events/zzrv1082540963
>> 
>> Julen Gabiria Txurdinagan
>> 
>> Noiz: Bihar, Apirilak 28, Asteazkena
>> 
>> Julen Gabiria izango da apirilaren 28an, arrastiko 20:00etan,
>> Txurdinagako AEKn (Arbidea 21) Asapala Kultur Elkarteak antolatutako
>> "Irakurlearen Tartea" literatur emanaldian "Han goitik itsasoa ikusten
>> da" bere azken liburuaz berba egiteko. Animatu, irakurri eta etor zaitezte.
>> 
>> 
>> Bidaltzailea: Asapala Kultur Elkartea.
>> 
>> 
>> 
>> Gari
>> 
>> 
>> 
>> 
>> ---------------------------------
>> Yahoo! Groups Links
>> 
>> To visit your group on the web, go to:
>> http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/
>> 
>> To unsubscribe from this group, send an email to:
>> eibartarrak-unsubscribe a bildua yahoogroups.com
>> 
>> Your use of Yahoo! Groups is subject to the Yahoo! Terms of Service.
>> 
>> 
>> 
>> ---------------------------------
>> Correo Yahoo!: 6MB, más protección contra el spam ¡gratis!
>> 
>> [Non-text portions of this message have been removed]
>> 
>> 
>> 
>> 
>> 
>> Yahoo! Groups Links
>> 
>> 
>> 
>> 
>> 
>> 
>> 
>> 
>> 
>> 
>> Yahoo! Groups Links
>> 
>> 
>> 
>> 
> 
> 
> 
> ---------------------------------
> Yahoo! Groups Links
> 
> To visit your group on the web, go to:
> http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/
> 
> To unsubscribe from this group, send an email to:
> eibartarrak-unsubscribe a bildua yahoogroups.com
> 
> Your use of Yahoo! Groups is subject to the Yahoo! Terms of Service.
> 
> 
> 
> ---------------------------------
> Correo Yahoo!: 6MB, más protección contra el spam ¡gratis!
> 
> [Non-text portions of this message have been removed]
> 
> 
> 
> 
> 
> Yahoo! Groups Links
> 
> 
> 
> 



------------------------ Yahoo! Groups Sponsor ---------------------~-->
Buy Ink Cartridges or Refill Kits for your HP, Epson, Canon or Lexmark
Printer at MyInks.com.  Free s/h on orders $50 or more to the US & Canada.
http://www.c1tracking.com/l.asp?cid=5511
http://us.click.yahoo.com/mOAaAA/3exGAA/qnsNAA/IYOolB/TM
---------------------------------------------------------------------~->

 
Yahoo! Groups Links

<*> To visit your group on the web, go to:
     http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/

<*> To unsubscribe from this group, send an email to:
     eibartarrak-unsubscribe a bildua yahoogroups.com

<*> Your use of Yahoo! Groups is subject to:
     http://docs.yahoo.com/info/terms/
 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago