[eibar] orson güells

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Ost, Abe 1, 08:30:00, CET 2004


oier gorosabel larrañaga wrote:

> Diasporako lagun batek bidalitako mezua dozue hor beheian.
>
> "La Pelota Vasca" pelikulan Orson Wellesek 1955ean Ingalaterrako
> telebistarentzat Euskal Herriri buruz egindako dokumentalaren zati baten
> irudiak ikusi nituenetik, dokumentala osorik lortzen saiatzen ari 
> nintzen...
> gaur arte!

Hori ETBn daukate eta euskerara bikoiztuta gainera.

Badira urte batzuk ETBn sail bat egin zutena, euskaldunei buruz 
kanpotarrek egindako erreportaiekin, tartean Orson Welles-en hori eta 
beste oso kurioso batzuk, Xiberuko Santagraziko artzaien inguruan BBCk 
egindakoa adibidez. Indigena total itxuraz ateratzen ziran euskaldunak. 
Aurkezle (eta ez dakit koordinatzen edo aukeratzen) EHU-ko Euskara 
Errektoreorde den Ludger Mees azaltzen zen. Grabatu genituen horietako 
asko, baina ez dakit azkenean ez genituen pikutara bota, hamar edo 
hamabi aldiz ikusi ondoren. Nere anaia Oierrek igual jakingo du haren 
berri...

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago