RE: [eibar] Europako foto espaņola

Amatiņo amatino a bildua eaj-pnv.com
Ost, Abe 1, 13:02:00, CET 2004


Amatiņok:
<"Madrazok zera erakutsi digu: bere diafragma potijoa baino espainolagoa
<dela eta ..."

Imanoltxuk:
<Nire kasuan izan leike sinpatia kontuangaittik, eta zure kasuan agian
<komenientzi politikoangaittik, baina ez dot uste esaldi horrek inori
<mesederik egiten detsanik, are gutxiago idaleari berari.
<Ahh, eta potijoa uste dot oso euskalduna eta oso eibartarra be badala,
oindikan gogoratzen dittut, umia nintzanian, Alfako biharginak Alfako
iturrixan ura hartzen potijoarekin.

- Gai asko berba gitxitan... ia labur-labur erantzuten deuaten:

1. Madrazo ausartu dok EAJri publikuan esaten  zer egin bihar dauan, EAJ
berak barne-eztabaidan jiharduan bittartian eta EAJren Aberri Batzarrak
erabagi ofizialik hartu aurretik. Hori ez dok bape normala alderdien artian.
Leialtasun falta dok. Adibidez, gauza bat litzatekek EAJk Madrazo
kritikatzia eta beste bat Madrazo koordinadore aukerau bihar daben
biltzarran bezperan EAJk esatia Ezker Batuari zein aukeratu biharko leukian
koordinadore moduan.  Madrazo oso sinpatikua izango dok, baiņa pasau ein
dok. Ez jok leial jokau.

2. Madrazok EAJri esan jetsak zer ein bihar daben erderazko ajentzixen
bittartez eta komunikabide guztiak jaso ahal izan juek Madrazon iritzitxa.
EAJk ez jetsak erantzun. Erantzun bakarra nik emon jetsat (Madrazo bere
alderdiko buruzagixa dok eta nik, ostera, ez jaukat bape kargu politikorik),
euskeraz eta egunkari bakar batian. Komunikaziņo aldetik ez jaok
proporziņorik. Beria notizia izan dok eta neria lau katuren arteko
komentarixua. Beraz, ez jakixat zenbateraiņokua dan hire sinpatixia, baiņa
nere "komenientzi politikua" behintzat, hutsan hurrengua: Astian behin
zeozer idatzi biharra. Besterik ez. 

3. Ez jakixat nik esandakuak mesederik eitten destan ala ez. Kasu honetan hi
haiz irakurlia eta hik daukak arrazoia. Hire perzepziņua dok balio dabena.
Idazliak pentsatzen dabenak ez jok balio, irakurliak sumatzen edo aitzen
dabenak baiņo. Ez dok bape normala idazliak irakurliari aparteko
esplikaziņuak  emon ahal izatia baiņa aukera hori emoten destanez...

4. Madrazok argazkixan alegorixia erabili juan eta nik hildo beretik
jarraittu naetsan. Nik esan neikian "Madrazo potijua baino espaņolaua dala"
(aukerarik gogorrena). Esan be esan neikian "Madrazon iritzixa potijua
baiņo..." (aukera biunagua). Baiņa idatzi najuan "Madrazon diafragma potijua
baiņo..." (hirutatik leunena). Hau da, modurik instrumentalenian eta berak
erabilitako adibidiari jarraituz. Ez juat uste hain gogorra danik... Baina
hi haiz irakurlia. Hiriak balio jok.

5. Nere artikulua amaittu najuan esaten  Madrazok azaldu biharko leukiala
zeaittik ez dauan berak Iparraldeko Berdeekin (baiezkoaren aldekuak) batera
argazki berian agertu nahi. Baiņa galdetu be galdetu neikian zeaittik nahi
dauan Madrazok Le Penekin argazkixa etara. Baiņa... Nere burua zentsurau
najuan. 

6. Azkenik "más espaņol que un botijo" esaera ezauna dok. Ez juat nik asmau.
Potijuak eibartarrak izan leikiazak, mejikanadak izan leikiazen moduan.
Baina mejikanadak Mejikokuak dittuk eta potijua zeramika espaņola
tipiko-tipikua. Gasteiz onduan (Ollerias) dauan euskal zeramika museora
juaten bahaiz, han ikusiko dittuk pitxarrak, pedarrak, katilluak, txolotak,
antuxinak, marmittak eta bestelako ontzixak baiņa potijorik... Ezetz bat
ikusiĄ

Amatiņo

Oharra: Hire jakintzarako, urtiak dittuk Madrazo eta bixok alkarreaz oso
ondo konpontzen garana.






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago