[eibar] Zerrendakide eta blogista barrixa

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ost, Abe 1, 16:45:57, CET 2004


Zerrendakide barrixa dakagu: Igor Leturia.
Presentazio modura, bere sinadurak badakaz datu batzuk. Neuk gehittu neike 
mondrautarra dala...

>Igor Leturia Azkarate
>Elhuyar I+G+B
>Zelai Haundi kalea, 3
>Osinalde industrialdea
>20170 Usurbil
>(+34) 943 37 72 25
><mailto:igor a bildua elhuyar.com>igor a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org

Gainera, Igor Eibar.org elkarteko kide be bihurtuko da, blog bat euki nahi 
dau-ta. Onartu dittu Elkartiak jarrittako baldintzak ( 
http://www.eibar.org/blogak/editoriala ) eta hala, aurrera!

>Ba blogean batez ere bi gauzen inguruan idatzi nahi dut, informatika eta 
>komikiak. Euskaraz komikien inguruan idazteko, argi dago ezin dudala 
>soilik euskarazko komikiei buruz idatzi (artikulu bat edo bi izango 
>liratekeelako urtean), baina euskaraz egiten den apurra bai nahiko nuke 
>komentatu eta sustatu (ona bada). Kontua da lagun batek duela gutxi 
>argitaratu duela "Pololoak I - Poxpoliñen lurriña" izeneko komiki bat, eta 
>horren inguruko artikulu batzuk eta kritika idazten ibili naiz probetako 
>blog pribatuan. Ez nuen presarik bloga publiko egiteko, saltseatzen ari 
>nintzen lasai, baina pentsatu dut artikulu horiek publikatzekotan, 
>Durangoko azoka baino lehen egitea komeni dela, salmentetan laguntzeko edo...

Blogdun barrixa, ba. Edo, lenguan iñok hemen emon ez daben beste ordaiñ 
batekin esateko, blogista barrixa (lagun batek esan desta hau, ez dot neuk 
asmatu). Blogistia, hori be Eibarko modukua izan leike, ezta?

Arrateko Amak sortu detsa bloga Igorri, baiña oiñ berak jarriko dau martxan 
eduki apur bat gehittuta. Hori eitten dozunian, zuk zeuk abisau, Igor, blog 
horren helbidiakin.

Idazteko, badakixu: eibartarrak a bildua postaria.com

Luistxo  




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago