[eibar] Kerizpeko barixakuak

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ast, Abe 2, 08:22:23, CET 2004


Arratek:

>Ta Leirek idatzi dabenan gainian puntualizazino bat egittia gustauko jatan,
>bardinttasunan bidian esatian, nik, eskubide berdinak aldarritzeko
>erabiltzia ondo ikusten dot (ta hau da kasua) baina gainontzian, ta azken
>aldixan emakume talde askok be holan esaten dabe, "parekidetasuna", ez
>dakitx zeuek zelan ikusten dozuen baina nik ez dot berdina izan nahi...


Koño! Azkenian! Eske eze, barkatuko destazue, baina bardintasunan kontu 
horrekin potruetaraiño nago. Bai; andrazko gehixenak be bai, eta ni baiño 
arrazoi gehixagokin. Konforme.
Baina zer da bardintasun hori? ZEr da nere semia eta alabia bardinak 
dirala? Zer da gizonezkuak eta andrazkuak bardinak garala?

Leirek aurreko mezu batian esaten zeban: "Nik hori nahi dot, nere semia eta 
alabia bardinak izatia, bardin tratatzia" (ez da hitzez hitzeko 
transkribapena).
Legez eskubide bardinak euki bihar doguzela garbi dago, baina bardinak 
garala? ez, ez eta ez. Eta gaiñera ez dakit andrazkuak zergaittik nahi 
daben gu modokuak izatia: hain sinple, astopotro eta narrazak gara eze...

Eta Kerizpeko bazkide izatia ez da inungo eskubide unibertsala. Ez da 
jaixotzen danian munduko edonork daukan eskubidia. Kerizpeko bazkidiak 
(horretarako sortu zeben euren elkartia, eta horretarako ordaintzen dabe 
hilero euren kuotia) erabagitzen dabe zein eta noiz sartu leikian. Eta 
kitto. Gizonezko elkarte bat izanda baltzak ezin sartu izatia razismua da; 
gizonezkuen elkarte bat izanda, andrak ezin sartu izatia, ez da 
diskriminaziñua. Tontokerixia besterik ez.

Ez neban nahi jarraitzerik kontu honekin. Benetan. Gaizto papela ez jata 
larregi gustatzen. Baina gai honen inguruko azkenengo hiru mezuak andrenak 
izanda (Elena, Leire eta Arrate), ba, hamentxe nator barriro, ixildu 
ezinda. Gehixenbat azkenengo 4-5 egunetan parian tokau jatazen hiru adibide 
emotiarren:

- Durangon hitzaldixa "Euskal emakume idazlien elkartiak". Euren helburua: 
euskal emakume idazlien lanak zabaltzia.
- Arrasateko euskera elkartiak "EKIN emakumien taldia" sortu dau, 
emakumieri zuzendutako ikastaro eta jarduerak antolatzeko.
http://www.arrasatekoeuskalgintza.org/partaideak/ekin
- Telebistan ikusi neban berbetan: Asociación Mujeres Juristas Themis. 440 
emakume (Elena euren tartian?)
http://www.mujeresjuristasthemis.org/
Eitten dittuen beste gauza batzuen artian: "Asesoría Jurídica Gratuita para 
Mujeres"

Ez gara ba bardinak?

Ez dot andrazkorik ikusi esaten, aurreko hiru elkartiak diskriminatzaile 
eta zapaltzailiak diranik. Eta gizonezkoren batek hori esango baleu... kotxaua.

Baina Kerizpeko bazkidiak diskriminatzaile, zapaltzaile, karka, 
ultraortodoxo, taliban higuingarrixak dira. Bai jauna.

Ba horixe.

Asier
(infernutik)








Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago