[eibar] haixiak argixak, argixak harrixa... eta ixa ezin kontau

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ast, Abe 2, 09:10:05, CET 2004


Atzo goixian ixa 'tragedixia' Untzagan.

Casa del Puebloko balkoietan 50 Kg inguruko harrizko bola bi dagoz. Bueno, 
bola bi zeren. Orain bakarra dago, atzo bat goittik behera jausi zalako.
Andra bat harrapau zeban azpixan. Itxuria danez hankara jausi jakon. 
Eskerrak. Buru gaiņera jausi ezkero, akabo.

Balonzestoko baloi bat baiņo haundixagua zan harrizar hori.

Erretratua Diarion:
http://www.diariovasco.com/pg041202/prensa/fotos/200412/02/013D4EIBP1_1.jpg

Itxuria danez, Gabonetako argixak lotzeko erabili zeben boliori. Haixiak 
argixa mobidu, eta argixak harrixa lurrera bota.

Handik azpittik egunero pasatzen naizela pentsatzia bakarrik...

Asier





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago