[eibar] Kerizpeko barixakuak

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
Ast, Abe 2, 11:31:41, CET 2004


Asierrek:

>gizonezko elkarte bat izanda baltzak ezin sartu izatia razismua da;
>gizonezkuen elkarte bat izanda, andrak ezin sartu izatia, ez da 
>diskriminaziñua. Tontokerixia besterik ez.

-- Ez jakixat nik iñoiz aittatu ete doten hemen Bincheko aratustietan
gertautakua. Binche Wallonian jaok eta bertako jaixak oso tipikuak dittuk:

"Los Carnavales animan cada año distintos lugares de Valonia, cada uno con
su folclor, sus trajes y músicas particulares. En el período que precede al
cuaresma se organizan coloridos carnavales.
Los «Gilles de Binche» bailan al ritmo de los tambores, hacen resonar sus
zuecos y su «apertintaille» (un cinturón de cascabeles) para despedir al
invierno. El martes de carnaval por la tarde lucen su famoso sombrero de
plumas de avestruz en un acto en el que ofrecen naranjas al público. Este
carnaval acaba de ser reconocido por la UNESCO obra maestra del patrimonio
oral e inmaterial de la humanidad."

Ba UNESCOk goguan hartutako aratuste honetan arlekiñez eta tulez jazten
diran zorioneko "Gilles" horreik baldintza bi bete bihar jittuek,
gizonezkuak izatia eta Binchen bertan jaixuak.

Inguru hori ikatz-meategi lekua da, tradiziñoz Europako "gorrixenetakoa",
eta hantxe  egon nintzuan ni behin Eusko Legebiltzarraz batera, Walloniako
Legebiltzarrak gonbittauta. 

Sei orduko kalejiria (tanborradia modukua) ikusteko bertako udal-balkoira
eruan giñuzen eta Joseba Leizaola euskolebiltzarburuak galdetu jetsan
alkatesa sozialistari: "Emakumiok ez zarie kejatzen parte hartzerik ez
dakazuelako?". Eta emakumiak goittik behera beiratu eta erantzun juan
patxara haundiz: "Emakumiok zeregin garrantzitsuaguak dakaguz, holan jantzi
eta naranjak botatzen jardun biharrik barik".

	Amatiño




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago