[eibar] Euskaria show

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 2, 00:41:00, CET 2004


    Ointxe bertan bukatu dot leitzen "Euskaria show", Antxon Narbaizaren azkenengo liburua. Gero eta garbiago dakat fikzioa baino, gehiago gustatzen jatazela saioak, pentsamendu liburuak. Gainera idazlea ezagutzen badozu eta estimatzen badozu, haren liburu bat leitzea harekin berbaldi bat izatea legez da, beti da gustagarria.
    Batez be XIX. mendeko giro euskaldun/erdaldunaz dihardu, eta sasoi hori neri beti interesatu jata. Badira kapitulu interesanteagoak eta makalagoak, baina liburua hasi eta bukatu (130 orri) aste berean egin dot, eta nire kasuan hori ez da hain normala, zeozeren seinale.
    Imanol Trebiņo.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041202/5ebabf2c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago