[eibar] Kerizpeko barixakuak

Arrate arrategisasola a bildua euskalerria.org
Or, Abe 3, 11:33:05, CET 2004


Asierrek:

Eta Kerizpeko bazkide izatia ez da inungo eskubide
 unibertsala. Ez da
jaixotzen danian munduko edonork daukan eskubidia. Kerizpeko
 bazkidiak
(horretarako sortu zeben euren elkartia, eta horretarako
 ordaintzen dabe
hilero euren kuotia) erabagitzen dabe zein eta noiz sartu
 leikian. Eta
kitto. Gizonezko elkarte bat izanda baltzak ezin sartu izatia
 razismua da;
gizonezkuen elkarte bat izanda, andrak ezin sartu izatia, ez
 da
diskriminaziñua. Tontokerixia besterik ez.

Ez neban nahi jarraitzerik kontu honekin. Benetan. Gaizto
 papela ez jata
larregi gustatzen. Baina gai honen inguruko azkenengo hiru
 mezuak andrenak
izanda (Elena, Leire eta Arrate), ba, hamentxe nator barriro,
 ixildu
ezinda. Gehixenbat azkenengo 4-5 egunetan parian tokau
 jatazen hiru adibide
emotiarren:

- Durangon hitzaldixa "Euskal emakume idazlien
 elkartiak". Euren helburua:
euskal emakume idazlien lanak zabaltzia.
- Arrasateko euskera elkartiak "EKIN emakumien taldia"
 sortu dau,
emakumieri zuzendutako ikastaro eta jarduerak antolatzeko.
http://www.arrasatekoeuskalgintza.org/partaideak/ekin
- Telebistan ikusi neban berbetan: Asociación Mujeres
 Juristas Themis. 440
emakume (Elena euren tartian?)
http://www.mujeresjuristasthemis.org/
Eitten dittuen beste gauza batzuen artian: "Asesoría Jur
ídica Gratuita para
Mujeres"

Ez gara ba bardinak?

Ez dot andrazkorik ikusi esaten, aurreko hiru elkartiak
 diskriminatzaile
eta zapaltzailiak diranik. Eta gizonezkoren batek hori esango
 baleu... 
kotxaua.

Baina Kerizpeko bazkidiak diskriminatzaile, zapaltzaile,
 karka,
ultraortodoxo, taliban higuingarrixak dira. Bai jauna.

Ba horixe.

Asier
(infernutik)

Neuk:
zorionez ezin naiz potruetaraino egon gai honekin baina egixa esan nahiko
nazkatuta naukate konparazino hauek...
egixa da kerizpeko elkarteko bazkide izatiana ez dala eskubide unibertsala
baina atzera begiratuta, ta larregi begiratu barik be, Elkarte ezberdinetan
gertatzen dana ez dot uste diskriminazinotik kanpo gelditzen danik,
zerrendatu deiguzen elkartiak, gertatzen dana, gertatu zana...bizitza
publikorako leku gitxi zekan sasoi baten emakumiak ta gaur egun be hori
mantentzen saiatzen diranak dagozela uka ezina da. eskerrak Eibarren
emakumiak beti euki daben beste toki askotan baino leku gehixago kalian,
independentzia ekonomikuan seinale...horrek ez dau esan nahi dana ondo
dagoenik!!
berdinttasunan kontuakin nik behintzat gauza bat argi laga nahi dot, ez dot
berdinak izan gaittezen nahi!! eskubidiak duda barik baina gainontzian uste
dot danok dakagula danongandik zer ikasi baina zoritxarrez emakumianak
diran berezittasunak ez dira inundik inora be kontutan hartu eta uste dot
badakagula ze aportau gizarte patriarkal honetan!!
Hitzaldi, elkarte, talde berezittuak baldin badagoz gaur egun zeozergaittik
izango da, ta arrazoia ez da inundik inora be diskriminatzailia,
zorittarrez ondiokan be emakumia zapalduta dago, ta lehen esan doten moduan
gure berezittasun hoiek be argira ekarri nahi doguz!! (horregaittik sortzen
dira zer berezittu guzti horiek). ta ez txarrera hartu mesedez, danon on
biharrez izango da eta!!
lartxo sartzen nabil asunto honetan elkarte baten gauzatxo puntual
bategaittik, baina txikittasun hoiek dira polliki polliki zapalkuntza hori
bermatzen dutenak eta ez deiguzen eskuak burura eruan telebistan bestelako
aztarkerixak entzuten dittugunian (bortxaketak, etxeko erasuak...), nik
neuk behintzat egunerokotasunian ergi ta garbi ikusten, bizitzen, ditturaz
erasuak (gehienetan hain larrixak ez dirtanak zorionez) baina horrek
konpondu ezian alperrik gabiz bestelakuak konpondu nahixan.
gora emakumion burrukia!! 
Arrate 
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago