Re: [eibar] Europako foto espaņola

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
As, Abe 7, 22:35:16, CET 2004


Amatiņok:
> Datorren ostegunean Aberri Batzarrak erabaki arte inork ez daki EAJk zer
> egingo duen baina aldez aurretik denok dakigu Iparraldeko EAJk ez duela
> ulertzen nola arraio bere burua europar amorratutzat joten duen alderdiak
> zalantza izpirik izan ote dezakeen. Antzeko zerbait adierazi du Manex
Pagola
> Iparraldeko EAren lehendakariak, aitortu duenean bere alderdiak Hegoaldean
> hartutako erabakia "bihotzean ziztada" (une pointe au coeur) bezalakoa
dela.
> Eta antzeko larrialdi berbera sentitzen du Iparraldeko Abertzale Batasunak
> ere, ez du-eta ulertzen Hegoaldeko Batasunaren ezezkoa.

    Ba nik dakidala, PSFk be ez zakan hain garbi, barruko bozketa egin dabe
eta baiezkoak irabazi dau, baina begibistakoa izan da kontua ez zala hain
ebidentea; EAJn be berdintsu gertatu da, eta Abertzaleen Batasunean be
antzera, beraien ordezkari bati entzun netsan eurek be barruko bozketa
egingo dabela eta, berak uste zebanez, gero ikusi behar, ezetza nagusitu
egingo zala

    Batzutan argudio moduan erabiltzen da, ez Amatiņok erabilia, ezetza
emotea Le Penekin joatea dala. Arrazoibide moduan ezin pobreagoa iruditzen
jata, baina maila berean ipinitta, aizue, baietzaren alde egitea be Le
PePerekin joatea da!!!

    i.t.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago