[eibar] Pasahitzak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Abe 9, 10:41:16, CET 2004


Neuk hasita ikusi nuen, eta ez nuen guztia harrapatu. Hala ere, sorginduta
utzi ninduen. Askotan entzuten da kontatzeko modu berriak bilatzea ezinezkoa
dela (idatziz nahiz irudiz), baina horra froga, talentudunek lortzen dutela
batzuetan zerbait ezustekoa.

X.


el 9/12/04 09:32, Luistxo Fernandez en luistxo a bildua eibar.org escribió:

> 
> 
> 
>> Zerbaiterako balio badizue, Urkizuko dorreetan sotano batean tatuaje
>> negozio bat dago. Hara joan eta tatuatu zuen pasahitza.
>> 
>> Gari
> 
> Joan den astean Memento ikusi zenuen zuk, Gari. Neuk ere bai, baina amaitu,
> eta ez nuen ulertu. Ea laguntzen didan inork:
> 
> 1. Emaztea bortxatu eta hil ziotela, ez zen egia? Gero CSI-ra lanera joan
> zela Las Vegasera konturatu nintzen, baina ez dakit bi kasuak elkarlotuta
> dauden...
> 
> 2. Emazte diabetikoarena... aseguru etxeko bezeroari gertatu zitzaion, ala
> tipo tatuatuari gertatu zitzaion?
> 
> 3. Teddy, Matrixeko neska, drogaren inguruko haiek... zerikusirik bazuten
> horiek tatuatuaren bizitzarekin?
> 
> Luistxo
> 
> 
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
> 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago