[eibar] Bertsolari dantzaria

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Abe 9, 16:34:30, CET 2004


DVkoa ez da izango lehena nahastu dituena, baina gehien luzitu 
duenetakoa bai, seguro! Oso ona. Pentsatzen dut denek ulertuko zutela 
hankasartzea, baina badaezpada esango dut badagoela bertsolaria den Jon 
Maia bat, Zumaiarra bera, eta dantzaria den beste bat, Errenterikoa, eta 
kazetariak biekin bat egin duela (eta ez nolanahikoa).
oier.

Julen Gabiria wrote:

> Bagenkian bertsolari idazleak dagozala, bertsolari marrazkilariak be 
> bai, bertsolari musikariak... baina oin espezie barri bat sortu da 
> bertsolaritza hibridoan: bertsolari dantzaria. Martxa honetan, 
> ekitaldi multidisziplinarretarako hombre/mujer-orquesta bakarra 
> kontratauko dabe, eta berak bakarrik egingo dau bertsotan (ofiziotan 
> be bai: berak bota bertsoa eta berak erantzun -eta bera 
> gaijartzaile-), dantzan eta txalapartan. Gainera, bertsolari horrek 
> musika-taldea badauka (seguru badaukala), kontzertua be bai. Euskal 
> kulturaren pack-a!
> Martitzenean, Diario Vascon, Arturo Garcia izeneko kazetari-edo batek, 
> perla hau idatzi eban:
>  
> "El Plateruena albergó por la mañana los bertsos de Lizaso, Iturriaga 
> y Andoni Egaña, que registró una buena entrada de público. Ya por la 
> noche llegó el proyecto musical que lidera Jon Maia, al frente de la 
> Karidadeko Benta, aventura ecléctica en forma de fanfarria heterodoxa 
> que presentó en directo los temas recogidos en su segundo disco Amore 
> Amore.
>
> Maia hizo ayer doblete porque también ha colaborado, en su faceta de 
> dantzari, en el proyecto a dúo del txistulari Jose Ignazio Ansorena y 
> el pianista Joserra Senperena, grabado en concierto el pasado agosto 
> en Chillida Leku, donde ambos mezclan en directo música tradicional y 
> jazz y que ayer repasaron también en compañía de Kirmen Uribe y Andoni 
> Egaña, quienes aportaron bertsos y poemas."
>  
> Harrapazank!
> Hemen albistea osorik:
> http://servicios.diariovasco.com/pg041207/prensa/noticias/Cultura/200412/07/DVA-CUL-225.html
>  
> Julen
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> Nuevo Correo Yahoo! 
> <http://es.rd.yahoo.com/mail_es/tagline/mail/image/*http://es.mail.yahoo.com> 
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>  
>




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago