[eibar] RE: Kerizpeko barixakuak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Or, Abe 10, 11:42:14, CET 2004


Aliritzira botatzen dut itzulpena, nik ere ahaztua baitut noizbait ikasitako
latin apurra:

Hazi berriek zaharrak berritu

X.


el 10/12/04 00:11, Amatiño en lamatino a bildua euskalnet.net escribió:

  
Rafak: 

Pentsatzen nuen zerrenda osoan izan litekeela latinezko esamoldeak erabat
arrotz egingo zitzaizkionik, asko gainera (neronek ere ez nekien hori buruz,
noski), baina Amatiñori ezezaguna egitea... horratio! Ez nuen bada espero.

[Amatiño]  Ez dakit zergatik nik latinezko esamoldeak jakin beharko
nituzkeen baina, dena dela, eskerrik asko nigan jarritako konfiantza eta
estimu handi horregatik.
 
Hala ere, ustea ustel, latinez ezer gutxi dakidanez (1955 eta 1956ko
asignaturak, nire kasuan) eta zuk, ordea, zertxobait edo, antza denez,
jakingo al zenuke zer esangura duen beste honek?: "N0VO LABORE RENOVENTUR
VETERA"
 
Esker mila.
 
Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041210/8ab379e4/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago