[eibar] Bertsolari dantzaria

Jatsu Argarate jargarate a bildua codesyntax.com
Or, Abe 10, 11:18:08, CET 2004


Behin zera entzun nion Jon Maia bertsolariari:

Ez dakit zein herritan hainbat sari eman omen zituzten, besteak beste 
bertsolari onenari (Jon Maia), eta dantzari onenari (Jon Maya), 
juradukoak garaikurrak ematerako orduan konfunditu egin ziren, eta 
bertsolariak dantzariaren trofeoa jaso zuen eta alderantziz. Beraiek ere 
konturatu ziren, baina ez zuten saria aldatu, nahiago izan zuten 
bakoitzak bestearena eramatea. Horrela bertsolariak dantzari onenaren 
saria jaso zuen, eta dantzariak bertsolari onenarena.

J.


Luistxo Fernandez(e)k dio:

> Oier:
>
>
>> Berria-ko kazetaria Jon Maya dantzaria da.
>
>
> Hori Maya, beraz, eta bertsolaria Maia.
>
> Horrela ere bereiztuko ditugu... Edozein modutan, euskal deituratzat 
> ageri da Maya
> euskal deituren izendegian, eta Maia du grafia zuzena akademiak dioenez.
> http://www.euskaltzaindia.org/eoda/index.asp?hizkuntza=eu&onoma=deiturak
>
> Luistxo 
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>  
>




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago