[eibar] Peru Abarka

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Or, Abe 10, 21:04:21, CET 2004


Lau bat egunian irakorri dot Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka", Eginek 
etaratako liburu sortako ediziņuan. ĄZelako denporapasa ederra! Liburu 
moduan ez dauka ezer, hainbestetan irakorri izan doten moduan. 
Barregarrixa be ba da, hori ezin ukatu, eta bapatekotasunaren xarmia 
badauka (igual asko landutakua da, badakit: "cuidadamente 
descuidado"...). Baina tipo honen beste idazkixekin modura, altxor bat 
da hizkuntza maillan.

Adibidez, irakurtaldi honetan etaratako detalle batzu, eta ondorixuak:

1 - Peru Abarka basarrittarra Mogelen "alter ego"a dala dirudi: 
garbizalia, hiperfededuna, ohittura zaharren defendatzaillia... Hala, 
bere solaskidiaren ahuan jartzen dittu mordoillokeri eta erderakada 
guztiak, eta liburuan letra etziņaz markatzen dittu. Oso kuriosua da 
XVIII mendiaren amaierako Markina baten zeintzuk berbok seiņalatzen 
dittuazen Mogelek erderakada modura:
- "Biajon" dagijala nire erriko "barberubak".
- Zuk emoten deutsazu "labaņia"ren izena gure arpegijak apaindu ta 
garbituteko "erremientiari", ta obeto izentauko zenduke garbitzalle edo 
apainkinaren berbiaz.
- Zer esango leuke "bentera" ta bere "serbitzarijak" balenzube niri 
diraustazuna?
- "Menturaz" sartuko nabeela "preso".
Beraz gaur egunian supereuskaldun modura daukaguzen "bejondeizula", 
"labana", "zerbitzari", "menturaz"... Mogel bizi zan denporan sartu 
barriko berba arrotzak zirala. Zelakuak dirazen gauzak...

2 - Oiartzun aldeko indigenekin askotan ibiltzen naiz azkenaldixan, eta 
aspaldi konturatu naiz han esaten daben esamolde batez, orain arte ez 
nebana sekulan entzun: "Kontuki dazu jaka hau", edo "Deiki nazu biyar", 
edo... zera esateko, "zaindu egidazu jaka hau" eta "deitu nazazu bixar". 
Eta ez nekixan nundik datorren esamoldia. Ba, hona nun topatu doten Peru 
Abarkan behin baino gehixagotan: "Gau on bat igaro egizu, eta dei 
egikedazu, ez ollarraren goxeko soņuban, ta bai eguna zerbait argituta". 
Dirudixanez, dei egikedazu = deikidazu.
Hala eta guzti be, ez dakit esamolde hau zein neurrittararte zeguan 
zabalduta euskal herrixetan lehen, eta gaur egunian Oiartzundik aparte 
beste inun erabiltzen dan.

3 - Itxuraz, gure "laga" (utzi) berbiaren aurrekarixa dago hamen bebai. 
Bertsotxo batzu dagoz, liņuaren biharrak esplikatzen, eta euretako bat:
Tris traska dirautsagu
erruki bagarik
isten ezdeutsagula
guk azur osorik
ispi txar ta erbatzak
jakoz ateratzen
eta largaten deusku
guroguna egiten.
Beraz "larga" aintzinako gazteleratik letorke bebai, alkondara ("Don 
Quijote vestía una larga alcándora blanca...") edo makina ("Se acercaba 
por el camino una máquina de ovejas...") berba supereuskaldunen modura. 
Kuriosua.

4 - Babak, indabak, india-babak, indiarrak, "indarrak"... Eibarren eta 
Lea-Artibai honetan kakanahaste majua dago legumbre hauen izenarekin, 
eta jatorrixarekin.
"Gure nekiagaz dator garija, dator artua, datoz baba, irar, indirar, 
garagar, olo ta jankai guztijak".
Ondo bereiztuta datoz hamen babia, irarra eta indirarrak. Argixago ezin.

5 - Hasieran pentsatzen neban Mogelen idazkeria "palabra de ley" izango 
zala, hau da, Markinako euskalkixaren islada fidela izango zala, eta 
beraz Eibarkuarekin oso lotuta. Baina liburuaren amaieran Dr. Mogel Mr. 
Hyde bihurtzen da, eta bere larramendizaletasuna agertzen dau maskara 
barik. Halaxe da, linguistika-fikziņua ariketekin hasten danian, fristi 
ta patarixen izenak etimologikoki aztertzen hasten danian: "Mozolua edo 
motz-ollua da ollo motza, ta agertuten dau bere moztasuna arpegijan". 
Bufffff! Halako irizpidiekin badabil, ez dakit garbizaletasun patologiko 
honek kutsatuta ez diran egongo beste datu interesgarri guztiak.

6 - Halan, ez dakit "arbola" berbiari buruz dakarren teorixia zein 
neurrittararte siņistu. Izan leike Mogelen denporan galtzeko zorixan 
zeguan arkaismo benetakua, ala berak asmautako garbikerixia.
"Zegaitik esan dozu "abe bizi" edo "arbolia"?"
"Zaarrai enzun neutseen len abeen izena emoten jakeela orain arbolen 
izena emoten jajeenai; ta ezun neutsan abade euskera zale bati obeto 
esaten ebeela. Abarra esaten jakola "abe-adarra" berba laburraguan 
batuta. Erri askok gordeten ebeela gauza bera euren izenetan: Abadino, 
Abando; baita Abendaņo, Abanzabalegi ta beste etxe askok bere, 
zeintzubetan abiaren izena emoten jakeen oņian dagozan arbolai".

7 - Eta tira, esan dot moralista kiratsa darixola liburuari. Jaramon 
haundirik ez detzat egin arlo horri bukaerararte, christiņau 
ikasbidiaren adibide xelebre bat ikusi doten arte.
Maisu Juan mordoillua atso bati putada bat egin detza (hazur bat hautsi 
eta zorra ordaindu ez), Peru Abarkaren iritzixaren kontran. Honek liburu 
hasieran hala esaten detza: "jangoikuak zigortuko zaittu". Eta ala 
gertatzen dan, aguazilla agertzen da . Peruk iges egitten laguntzen 
detza, eta bere delituak egindako kaltia konpontzeko, abadiarekin 
konfesatu eta meza baterako dirua emoteko konpromezua hartzen dau Maisu 
Juanek. Peru, jangoikuaren aldekua beti, konforme geratzen da Maisu Juan 
bide onetik juaten ikustian.
Konforme?????? Ha zelako soluziņua gero! Atso gaixua bere ausittako 
hazurrarekin, eta diru barik, eta... bestia elizara juan bere burua 
garbitzera???? Hauxe bihar genduan bakarrik.

Hauxe daukat komentatzeko liburu interesgarri honengaittik. Inork 
irakorri ba dau, zer deritxo? Batez be fidagarritasun linguistikua 
interesatzen jata.

-- 
---
oier gorosabel larraņaga
lekeitio - euskalherria
http://www.eibar.org/blogak/orakulua






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago