[eibar] Xabier Agirre eibartarrak Mikel Zarate saiakera saria

Imanol Trebiño trebi.arte a bildua euskalnet.net
Lar, Abe 11, 23:18:11, CET 2004


    Gaurko Berriak (2004-12-11) dakar notizia, Xabi Agirre eibartar eta lagunak Euskaltzaindiko Mikel Zarate saiakera saria irabazi du. Bera pozik, diñot nit, eta neu be bai. ;-)

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?Saila=kultura&Iturria=BERRIA&Data=2004-12-11&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=037&Kont=020

    i.t.



Idazle berriak plazara 

Juan Jose Ispizua, Pantzo Hirigarai, Aintzane Galardi eta Xabier Agirre saritu ditu Euskaltzaindiak 

IRUNE BERRO - BILBO 

Aurten dira 45 urte Euskaltzaindiak eta BBK fundazioak Literatur lehiaketa martxan jarri zutela. Harrezkero makina bat idazleren literatur lanak argitaratu dituzte: saiakerak, poemarioak, eleberriak eta antzerki obrak. Sariketa idazle berriak ezagutzera emateko baliagarri izan dela iritzi diote erakunde antolatzaile biek. Aurtengo honetan ere bai: Juan Jose Ispizua, Pantxo Hirigarai, Aintzane Galardi eta Xabier Arregiren lanak saritu baititu 2004ko Literatur lehiaketak. 

(.../...)

Mikel Zarate saiakera sarian, bestalde, Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun? Xabier Agirreren lana atera da garaile. «John Rawls eta Norberto Bobbioren pentsaeren bidez, egungo munduan askatasunak eta berdintasunak duten lekua aztertu dut», adierazi du idazle gipuzkoarrak. Aurelia Arkotxak, Adolfo Arejitak eta Antton Aranburuk osatu dute epaimahaia. 

(.../...)


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041211/4a136ea0/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago