[eibar] Txema Auzmendi, santu eta borrero

markos zapiain mzapiain a bildua euskalnet.net
Iga, Abe 12, 09:27:38, CET 2004


Amatiņok diņo:

> Nabarmena gero zein antzerakoak diren zenbait jarreratan PP eta HBko
> munduen arteko taktikak...

eta

> Gizartean zehar mezurik zabaltzerakoan ere, batzuk zein besteak ahalik eta
> aldarririk murritz, kamuts eta xumeenak ialgitzen ahalegintzen dira, beti
> ere behin eta berriz lelo berberak errepikatzen eta iragarki-spotaren
> teknika aspergarriaz baliatuz


Kanpotik begiratuta ez dirudi PNVren lemak askoz ere konplexuagoak direnik
HBrenak edo PPrenak baino. Politikan gainera sinplea eraginkorra izaten da
maiz: "Euzkadi da euskaldunen aberria", eta abar. Batzokietan ez da sumatzen
itxi ez dituzten Herrikoetan baino garun dantza finagorik.

Bestalde, santu izatetik deabru traidore izatera arin igaro, Garaikoetxea
zen arin igaro, inor igaro bada arin.

Nire ustez, HBk baino askoz ere antza handiagoa du PPrekin PNVk. Arrazoia:
biak izan dira boterean. Obra kolosalen aldeko jarrera, europeismo goibel
hori, poliziari kutsu militarra eransteko joera, tortura behin betiko
eragozteko erabaki sinpleari ukoa, hedabide publikoak konfiantzazko
kazetariz betetzeko grina (Larraņaga hizlari bikaina eta analista konplexua
delako ote dago ETBn?), sakabanaketaren diseinua...

Zaila da ulertzen aspaldion hain urrats interesgarriak egiten ari den HBren
aurkako oldar hori, inork xirikatu gabe abiatua; egokiagoa litzateke kemen
hori Karmele Solaguren eta beste hamabost hil dituen (ez ote zen ba bizitza
sakratua?) espetxe politika aldatzen ahalegintzeko gordetzea, batez ere
norberaren alderdiak erantzukizun puska bat duenean.






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago